literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

11.— Pierre Narbaitz

(1910-....)

 

        Beigorri'ko aranean, Azkarate erritxoan jaio zan P. Narbaitz 1910-3-25'an. Apaiz-karrera burutu zuen, onela: Beloke'n (1923-1926), Ustaritze'n (1926-1928), Baiona'n (1928-1934) eta Toulouse'n (1935-1938). Filosofia eta Letretan lizenziadura ere lorturik. Ikastaroak amaitu ondoren, Baiona'ko Seminario Nagusian erakutsi zuen, 1938'tik aurrera. Ez zigun erakutsi bakarrik egiten, 1945'an Eliz-Barrutiko, ango egintzaen zuzendari izendatu zuten; 1946'an, berriz, «Etchea»-ren zuzendari: Eskual emakumeen egintza Katolikuaren illerokoa zan berau. 1952'an azkenik Baiona'ko Bikario orokorra egin zuten.

 

        EUSKALTZALE.— Umetatik zekarren euskeraganako lera. Ori zalarik, ainbat liburu argitara eman zituen euskeraz.

        1) Elizako liburua (Baiona, 1948). 334 orrialde. Berton datoz Meza saindua, igande eta festa-buruetako ofizioak, bezperak, otoitzak eta kanta beharrenak. Liburu ederra, garai artan guztiz premiñazkoa.

        2) Eskual Egutegia. (Baiona, 1950), ormarako almanaka.

        3) Kattalinen Gogoetak (Baiona, 1955), 106 orrialde. Liburu baliotsu ta ederra, pentsamentu bikaiñez ornitua; euskera «errikoi, bero, sutsu ta etorri andikoa» darabil. «Gure etxeko-andrearen biotza iñork gutxi azaldu al izan du idaztiño onek bezela. Guziok ezagun izan dugu alango andrea: gure ama, alegia. Aren maitasunaren beroa, aren adimenaren egaldiak pozetan ezartzen digu biotza. Eguneroko bizibidearen goraberak guzitarikoak dira ta aren idurimenaren egon-aziñak ez du bazterrik ezagutzen: aldiz, etxean egonean gogo ta aldiz lanean jarraiki, etxeko-andrearen ikuspegia zabaltzenagotuz ari zaigu. Bera bakarrik ari zaigu mintzalari ta gogoetalari, gurean etxeko-andrea bait da etzeko buru ta biotz. Etxeko-andre orren egunerokoa edo duzu gogo baten eten bageko gogoezti ta ederrak ematen dizkigu, uste baiño pilosopi aundiagoz igurtzi ta ondurik, eman ere» (Euzko Gogoa, 1956, Il-ots., 112 orr.).

        4) Ama Birjina Lurdekoari (Baiona, 1957). Kantak dira.

        5) Lurdeko Lorea (Baiona, 1957). Kantak auek ere.

        6) Elizako predikua («Gure Herria», 1956, 325 orr.). Axular'en omenezkoa Sara'n.

        7) Kataliñan Gogoetak (Arantzazu, 1958), 110 orrialde. Aita Villasante'k gipuzkera jarrita.

        8) Charamela (Baiona, 1951). Berea du daraman aintzin-solasa.

        9) Ixtorio ederrena (Baiona, 1948). P. Arradoi'k euskerara itzulita.

        Ba-dauzka oraindik beste lan jakingarri batzuk ere, «Gure Herria»-n eta argitaratuak.

        Euskaltzaindiko urgazle.

 

        (Ikus J. Zaitegi, Euzko Gogoa, 1956, Il-ots., 112 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1956, 1, 57 orr.; L. Villasante, Egan, 1958,1-2 108 orr.; Auñamendi, 1974, 179 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, V, 571 orr.).

 

Bilaketa