literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura V»
Santi Onaindia

Etor, 1977

 

3.— Madalena Jauregiberri

(1884-1977)

 

        Atarratze kantoiko Alotze errixkan sortu zan 1884-10-13'an. Sendi euskaltzale jator bateko alaba. Paube'n osotu zituen Irakaskintzako goi-ikasketak. Erakuste-jarduna maite izan du, ta egin izan du, Arjentina'n emandako bost-sei urte ezik, bere bizitza osoa Euskalerrian igaro du-ta, Sibas erri pertxentan bereziki. Irakaskintzan burutu duen lanagatik «Palmes Academiques» artu zuen frantses gobernuak emanda. Euskaltzaindiko urgazle ere ba-genun, 1957'en Baiona'n Bonaparte Printzeari egin zitzaion goratzarrean izendatuta.

 

        IDAZLE.— Euskeraz ta prantsesez idatzi du «Gure Herria», «Herria», «Basque-Eclair» ta «Soud-Ouest»-en beintzat; gure izkuntza goratuz ta babestuz idatzi ere.

        Laket zaio teatrua. Eta orretan ari izana dugu: antzerkiak ondu ta antzez-taldeak sustatu ta borobildu: berau izan zan Donibane-Lohitzun'go «Begiraleak» taldearen lenengo Buruzagi; talde onek lan bikaiña egin zuen gizaldi onen irugarren amarnakoan batez ere: garai artan Donosti'n ere jarri oi ziren «Saski-Naski» antzeko lauki bizi, polit, atsegingarriak, margo ta argi-naste aundi gabe, baiña biotzari zirrara galantak ematen zizkiotenak nunbait.

        Jauregiberri'k ba-dauzka olakoetan antzeztutako lanak. Ona iru beintzat: 1) Mirakuilu bat; 2) Zikoitza, ta 3) Eskualdun jantziak. Marioneta-lanak dituzu.

        Ona, azkenez, beste amets bat bere azken urteotakoa: euskaldun ez diran eskoletan euskera sartu. Badu ortarako ikasbide gaurko-gaurko bat, Paue'ko Izkuntz-Zaingo begiraleak ontzat emana. Metodu onen bidez, maixuak euskeraz jakin ez arren, euskera irakatsi lezakete; diska batzuk dira kantu ta guzti, textua euskeraz ta frantsesez dutela. Bidasoa'z emengo eskoletarako ere ederki letorzki oien iduriko diskak.

        Ziboze Sibasia bere egoitz apaiñean il zan 1977-9-23'an.

 

        (Ikus A.M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 170 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 36 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 108 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 521 orr.; Gure Herria, 1959; XXXI, 145 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografia, IV, 475 orr).

 

Bilaketa