literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura V»
Santi Onaindia

Etor, 1977

 

18.— Bitor Gaubeka

(1894-....)

 

        Bermeo'ko semea au, itxas-ertz zangar aretan bait zan munduratu 1894-4-12'an. Bere seintzaro ta gaztaroko ikas-bideak uri ber-beratan izan ziran. 1909'garrenean, Barzelona'ra, Salesianoak an daukaten «Erti-Lankide Irakastola»-ra eraman zuten, irarkola erti-lanak ikasi zitzan. 1913'an, erti-ikasketak bukatuxe egiñik, Gernika'ko «Goitia-Ormaetxea»-ren irarkolan sartu zan langille zurrian; 1918'an, berriz, Zirilo Artzubiaga'k deitu zion Zornotza'ra, «Jaungoiko-Zale» irarkolan lan egin zezan.

        Zornotza'n urte batzuk eginda, bere gurasoakin, aldi aretan Axpe-Busturia'n bizi ziranakin alkartu zan; berton jarri zuen irar-makiña txiki bat, eta ementxe irarten zituen bere anai Gaio apaizak idazten zituen ingurrazti Busturi'ko Ikastia ta Umetxuen Adizkidea. Gerorantz, bere jaioterriratu zan, eta antxe; Bermeo'n, ezarri zitun gaur ere lanean diarduten «Gaubeka» irarkola ta idaztitegia.

        Irarkola onek ainbat euskal lan eman ditu. Batzuk merezi dute emen aipatzea:

        1) Luis Jauregi'ren Egizko edertasuna (1923); 2) Almika'ko Ama Deunaren Bederatziurrena (1925); 3) R. Ortuzar'en Oroigarriak (1925);4) Kandido Basabe'ren Ejertzioetako Gogarteak (1926); 5) Gomutakia, Homenaje a D. Francisco Ucelay (1927); 6) Zamarripa'ren Gramática vasca (1928); 7) Zabala eta Otzamiz'en Historia de Bermeo, lenengo atala (1928); 8) Zabala eta Otzamiz'en Historia de Bermeo, bigarren atala (1929); 9) Zamarripa'ren Anayak gara (1929); 10) Zamarripa'ren Kili-Kili (1930); 11) Altube'tar Seber'en Erderismos (1930); 12) Ibargutxi'tar J. Gurutz'en Eleiz Amaren Ikurtonak (1932); 13) Altube'tar Seber'en El Acento vasco (1932); 14) Euskaltzaindiaren Euskera (1932); 15) Belaustegi'tar Pantzeska jaupariaren Izar Argia, eliz liburutxoa (1933); 16) Aitor Goirizelaia'ren Machin de Munguia (1934); 17) Zamarripa'ren Firi-Firi, irugarren liburu barre-zalea (1935); 18) Conmemoración IV Centenario de las Ordenanzas de la Cofradía de Bermeo (1935); 19) Jauregi'tar Gabirel karmeldarraren Pisia (1935); 20) J.A. Oar-Arteta'ren Miren'en Senargeya (1936); 21) Jauregi'tar Gabirel karmeldarraren Kimia (1936); 22) Mogel'en La Historia y Geografía de España ilustradas por el idioma vasco (1936); 23) F. Amador Carrandi'ren Ensayo bibliográfico de obras y folletos (1940); 24) Jose Uzelai'ren El puerto y ferrocarril de Bermeo (1941); 25) Juan Goitia ta Unibaso'ren España, ibérica o vasca? (1970). Eta beste zenbait ingurrazti edo liburuxka.

        Irarkola onezaz gaiñ, Bitor'en semeak beste irarkola aundiago bat daukate Gernika'n, orain dala zortzi bat urte jarrita. Industri-lanak dira egiten dituzten geienak.

 

        EUSKALTZALE.— Irarkari ezezik, idazle ere ba-dugu Gaubeka. Txikitatik zekian izkera edertu, sakondu ta ugaritzen saiatua. Oraindik sortu berri zan Euskaltzaindiak, 1920'garrenean, euskera-batasunatzaz iritziak eskatu zituen: baita garai artan Busturia'n bizi zan Gaubeka'tar Bitor'i ere. Eta urte bereko lotazillaren 26'garrenean alkarte orrek Bilbao'n ospatu zuen batzarrera, bere iritzia aurkeztu zuen, beste askoren antzean.

        Batasun ori, zelan eraldu galdetuz onela idazten digu: «Iru euzkelgi edatuenetatik batasunerako bat autu biar litzakela esango neuke, baña bestiak bastertu barik. Aunelan ba, irurotatik bat autetsi biar ba-da, berau ixan dagijala bestiaren sustraia, aintxiñako Euzkerea'ren errua, garbijena ta beste euzkelgijen edertasunak etor-itz barrijak sortzeko erreztasunik emon leikiana. Iru euzkelgijetatik sustraitsubena, zarrena eta beste gustijen itur-burua Bizkai'ko euzkelgija dala, euzkeltzale jakitun eta ospatsubak esan darue.

        »Bizkai'ko Euzkerea'ren aditza errezena, adikorrena ta beste euzkelgijetakuen sustraya dala esan leike, ta euzkelgi aunen izpijakerea Euzkerea'ren edertasunik bixijena, ta baita itz naspilkorrak ulertzeko izpijakerau egokija ta biarrekua be ba-dala dakusgu. Eta beste euzkelgijei Bizkai'kuaren usañagaz igurtzi, eta aditza ta izpijakerea ezarri ezkeitiñuan, esan geinke batasun ori sortuta daguala» (Euskera, 1922, 18 orr.).

        Gaztetatik asita idatzi zuen «Euzkadi», «Euzko-Deya», «Busturi'ko Kistar-Ikastia», «Umetxuen Adizkidea», «Ereintza», «Euzkerea», «Agur» eta beste euskal agerkari batzuetan.

        Bere idaz-lanik aundienak: «Matxitxako», «Bermeo'ko lenengo Eleizea», «Deminigus» eta «Albonika». Irarkintzaz idatzi zigun «Euzko-Deya»-n (1921, I, 59 orr.).

        Izen-orde auek erabilli zituen: «Gautarbi», «Bitorr», «Kistarzale», «Etxekua» eta «Garaitz».

 

        (Ikus Eusko-Deya, 1921, I, 27 orr.; Euzkerea, 1932, II, 180 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, IV, 7 orr.).

 

Bilaketa