literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.157 idazlan
7.838 esteka / 6.378 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

3.— Parada'tar Ixidor

(...-1932)

 

        Bilbao'ko «Euzko-Gastedija»-k, gizaldi onen len-garaitik asita lan aintzagarria burutu zuen euskeraren alde, bere sail errikoi guztietan burutu ere. Parada jauna oso nabaria izan zan antzerki-arloan. 1932 gko. orrillean il zan, eta «Antzerti» tolosarrak beingoan idatzi zuen: «Parada jauna lan asko egiña Bilbo'ko Euzko-Gazterija'n euskel antzertiaren alde. Galera aundia izan du gure elertiak. Inoiz aztertuak izango dira Parada ta Biar idazleen erti lanak ta zer garrantzia gure pizkunderako izan duten garbi ikusiko da». Gogorazi, beraz, antzerki auek:

        1) Abendaren Eresiak. Algorta'n antzeztu zan lenengo, 1931'an.

        2) Ortzetik jaustia. «Antzerti» aldizkariak au: «Parada'tar Ixidor idazle ezagunak, Biar ta Etxabe'rekin Bilboa'n antzerti euskotar ta aberkoiari eutsi dionak, antzerki berri bat idatzi du "Ortzetik jaustia", euskera-erdera erabilliaz. "Sabin-Etxia"-ko antzezlari taldeak lenengoz agertu zun Deun Joseba egunez Bilbao'ko Campos Eliseos antzokian. "Euzkadi" egunkariak dionez, antzerki oni, ikusle-entzuleak arrera ona egin zioten, egille ta antzezlariak txalo ta zorion agur asko jasorik. Gureak, ez epelegiak, bijoazkie"».

        3) Astidunak. 1932-4-17'an, Mañari'n eta Durango'n, euskal jardunketa goitarrak egin ziran Bustintza'tar Ebaista zanaren goratzarrez. Jardunotatik bat Durango'ko «Tabira» antzokian ospatu zan; bi antzerki aurkeztu zituzten: Parada jaunak idatzi ta Kirikiño'k euskeraz ipiñitako «Astidunak», eta M. Sota Aburto'ren «Negarrez igaro zan atsua».

        4) Maite eta Dos amores ere bereak ditu.

 

Bilaketa