literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura III»
Santi Onaindia

Etor, 1974

 

27.— José Elizondo Lopez

(1865-1943)

 

        Tolosarra. 1865-9-14'an jaio zan. Tolosa'n garai aretan batez ere nabari zan euskal giroari amor egiñik, gaztetxo zala antzerki-zaletu zitzaigun. Bere bizi-unearen erdirantza nunbait, 1911'an, idazten asi zan «Euskal-Erria»-n, «Euskal Esnalea»-n eta «Vida Vasca»-n baitik bat. Orla jarraitu zuen 1929'rarte. 1943-4-18'an il zan, 78 urtekin.

 

        EUSKAL LANA.— Zernaitan ari izan zan, olerki, ipui ta axolazko lanak taiuturik. Sari galantak ere eskuratu zizkizun 1907'an, adibidez, Elgoibar'ko jaietan, «Udabarriko goiz bat» (Ibaizabal, 1902, 17 geia, 2 orr.) aipatu zioten; Eibar'koetan (1908), «Eibargatikan» deritzana; Segura'n (1911), euskal opera gaian, Jose Eizagirre, Emeteri Arrese ta Jose Elizondo izan ziran saria artu zutenak; Zarautz'koetan (1912), «Larrosa ta Lauziri»; Donostikoetan (1912), «Ontza eta Gitza»; Donostiko Lore-Jokuetan (1916), lotazillaren 25'an, «Joaire» deritzanak aipamena merezi izan zuen.

        Alaz eta ere, teatru lana zuen oroz-gain begiko, eta ontan ekiña dugu. Irakur:

        1) Idartzako jauna (Donosti, 1907). Egintza bateko jostirudia. Elgoibar'ko euskal jaietara aurkeztutako 27 lanetatik bat, saritu ziotena.

        2) Amets gozuak (Donosti, 1910). Ekitaldi bateko antzerkia. 1909'an Ernani'n egindako euskal jaietan sariztatua.

        3) Alkate ona (Donosti, ta Bilbao, 1912). Antzerkia. Bilbao'ko Euzko Gaztedijak 1911'an iragarri zuen teatru-batzaldira gipuzkeraz idatzi ta Aztiya tituluarekin bialdu zuen, bigarren saria irabaziaz; Bilbao'n Txomin Arrayo izenarekin agertu zan bizkaieraz. Donostiako teatru Printzipalean eman zuten lenengo aldiz, 1912-12-21'an.

        4) Atsegea. Drama. 1813'garreneko eun urte-besta zala-ta, 1913'an Donostiko Udalak eratu zuen batzaldian sariztatua.

        5) Atzertokiya. Egintza bateko komeria. Donostiko Teatru zarrean antzeztu zan lendabizikoz, 1916-3-6'an.

        6) Dollorra. Iru ekitalditako drama. Donostiko Udaletxeak 1916'an antolatutako batzaldian sariztatu ta urte berean, lotazillaren 21'n lenengoz emana.

        7) Omena. Iru egintzetan komeria. Donostiko Udalak ospatu zuen batzaldian, 1917'an saritua.

        8) Il nai ta il ezin. Egintza bateko jostirudi.

        «Zuretik ezpala» dio gure esakune zarrak. Idazle oneri buruz ere ez datorkizu gaizki onako esana: ba-zuen zura, egurra ta ez makala. Aise darabil luma zernai adierazteko, ixurbera dugu oso. Nik MEOE-an apaiza zala ipiñi nuen oartzaka. Bego au ere.

 

        (Ikus S. Onaindia, MEOE, 788 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E.V., 1956, 62 orr. ta 1957, 186 orr. ta 1958, 143 orr.; A. Maria Labayen, Teatro Euskaro, II, 166 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 249 orr.;)

 

Bilaketa