literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura IV»
Santi Onaindia

Etor, 1975

 

11.— Blas Alegria

(1883-1947)

 

        Euskal idazlea. Lakuntza'n, gaur ere euskeraz egiten dan erritxoan jaio zan 1883-2-4'an. Etxarri-Aranatz, Uarte-Arakil, Arraiazu, Lizarrabengoa ta Ergoiena ibarrean mintzatzen dan euskeran idatzi zituen bere lanak.

        Iruña'ko Apaiz-Ikastetxean irakasle zalarik, an Nabarra maite zuten naimen oneko gizaseme guztiekin, 1925'an, antolatu zan «Euskeraren Adiskideak» bazkunakoa genduen. Maite zuen bere lurra, dauzkan zer guztiekin, euskera, oitura, jolas, kirol, musika ta abarrekin, alegia.

        Idatzita utzi zizkigunetik atera dezakegunez, ederki zezagun bere ibar polit artako euskal mintzaira, ango bereizitasun goxo ta guzti. Eder zituen baita bertako ipui ta elezarrak, eta oietaz osotu zigun bere lenengo lana, argitara emana beintzat.

        Ona lakuntzatar argi onen euskal lan batzuk:

        1) Lakuntza'ko pertza (Donosti, 1926). «Euskal Esnalea»-n dator, XVI, 100 orr.

        2) Aña Mari (Iruña, 1928). E. Gartzia'renean. 64 orrialde. Mixiotako antzerkia. «Euskeraren Adiskideak» 1928'ko antzerki-batzaldian saritua.

        3) Gure Ama (Toki gabe, 1931). Iker-lana, euskeraz ta erderaz. 92 orrialde.

        4) Lilaya (1932). «Olabe» Saria irabazi zuen folklore giroko lana.

        Onez gaiñ, or-emen eman zituen itzaldi pilloa ere ba omen zuen, baña azken gerra zala-ta galdua aurki.

 

        (Ikus Euskal Esnalea, 1926, 100 orr.; A.M. Labaien, Teatro Euskaro, 11, 158 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 21 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 282 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 104 orr.).

 

Bilaketa