literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

28.— Pierre Xaritton

(1921-....)

 

        Hazparne'n sortua dugu 1921-10-19'an. Apaiz-karrera ikasi zigun, leenengo ikasketak Uztaritze'n eta elizari buruzkoak Baiona'n egiñik. Erroma'tik Teologian lizenziatua ta Filosofian Paris'tik. Baiona'n Eusko Gaztediaren kapellau.

        Euskal arloan gaztetatik daukagu langille, beti gogotsu ta kezkati. «Aintzina», «Gazte», «Herria», «Etchea» ta beste aldizkari batzuetan idatzi du. Euskaltzaindikoa da.

        Bernardo Estornes Lasa'ren Euskal-Edestia laburdierara itzuli ta bost ikasgai geiagoz orniturik, Eskualdunak tituluz argitara zuen (Baiona, 1943), «Chavier Gazteiz» izen-ordearekin.

        Frantsesez ere badu liburuxka bat titulu onekin: Petit Histoire Religieuse du Pays Basque (Baiona, 1946), 71 orrialdekoa. Idazle ona duzu Xaritton. Ona ikusburu zatiño au euskal fedeari ta kulturaz Larresoro'ri erantzunez idatzia. «Atzoko Euskal Herrian bizi izan diren euskaldunek kristau fedean aurkitu omen zuten misterioaren funtsa eta bizieraren sentidua; orduko euskal kulturari kristau fedeak eman zion bere zigiloa. Bainan atzoko kultura hori, artzain edo laborari kultura hori puskatu egin dela ba dakizu... Askok gutartean ez dute ikusten ahal edo ikasi nahi gure kultura zaharra joan egin dela eta kultura berri bat, nahi ta nahi ez, sortzen ari dela. Kultura berri hori fedegabea dela eta agnostikoa, jakiña. Bainan egundainotik gizasemeak bataiatu gabeak jaio egin dira. Zuk aipatzen duzun fedearen krisis hori ez dut ukatuko, bainan ez, otoi, uka zuk ere kulturaren krisisa. Kultura berri hori zuk eta nik, adiskide Larresoro, nahi ginuke Euskal Herrian euskalduna» (Jakin, 5, 226 orr.).

 

        (Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 64 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 345 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 200 orr.).

 

Bilaketa