literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

3.— Salvat Monho

(1749-1821)

 

        Isturitz'en —Labastide-Clairence— sortu zan 1749-8-22'an, Larrart deritzan etxean. Bernardo Mari zuen izena bere aitak, eta Maria Laborde bere amak; au, Maria Laborde, irutan ezkondu zan, senar bakoitzagandik seme bat izanik. 1752-5-29'an il zitzaion aita, baita ama ere andik laister.

        Eliz-deia barnean oarturik, Donibane-Lohitzun'en eta Larresoro'n osotu zitun ortarako bearrezko zitzaizkion ikasteak. Baiona'ko gotzaiak eman zizkion lenengo ordenak, 1769-11-2'an, eta azkenik, Baiona'n gotzairik ez zegolako, Frantzisko Révol Olorone'koak apaiztu zuen, 1774-9-14'an. Lenengo Azkain'en egin zuen arima-zaintza ta gero, 1778'tik aurrera, Uztaritze'n, Deskos eta Andre Baratziart lagun zitula. 1790'an Bardotze'ko bikario izendatu zuten, eta ementxe zegon Frantzia'ko matxiñadak eztanda egitean. Batzarrak bere Konstituzioa osotu ta zabaldu zuen, eta Monho'ri ere eraman zioten 1791-2-7'an zin egin eta paper ziñatu zezan; etzuen nai, baiña andik zortzi bat illabetera utzi egin bear bere eliza; jakiña, matxinzaleen jokabidea onartzen ez zuten beste askoren antzera, erbesterako bidea artu bear naitaez. Elizalde bere laguna Oiartzun'era aldatu zan, ementxe illik 1798'an. Nundik nora ibilli zan Monho?

        1803'an Ainhoa'n daukagu berriz ere arimazai, eta 1806-1819'raiño Irisarri'n. Mina jeneralak emengo jendea zigortu nai izan zunean, irisarritarrak bere guda-mutillak otoz-otozan iñork uste gabe esetsi zituztelako, Salvat'en bitartez parkatuak izan ziran. 1819'an, Irisarri utzi ta Bardotze'ra baztertu zitzaigun. Ementxe il zan 1821-6-4'an, Karrikagarai exean.

 

OLERKARI.— Eta ugaria. Bestelako ainitz eundu zitularik ere, eliz kanta mordoaren jabe da lendabizi. Larregi, Goietxe ta gaiñerakoekin berau dala diote XIX'garren gizaldiko erlijio-kanta ontzaillerik joriena, naiz ta, garai artakoak bezela, prantses izkuntzak eta pentsakerak uielduta idatzi. Hiriart'ek osoturiko «Hazparneko Kalbarioa» (1892) deritzaion eresi-sortatik atera dezakegunez, ainbat onako bertso dauzkagu «Kantika Zaharrak» bildumetan, Monho'k egiñak. Geroago etorri zitzaizkigun Zaldubi (1828-1907) ta J. Barbier (1875-1931) apaizen neurrira iritxi ezpa zan ere, ortxe-ortxe ibilli zitzaigun oien errenkoan.

        Ba-ditu onez bestalde 51 bat kanta ta 16 bat abesti, asko ziribertso girara biribilduak: garai artako naspil-zaleen asmoai autsak atera zizkien; Garat anaiak baitik bat, lenengo aldeztuaz eta gaitz-erasiz ondoren, ederki jorratu zitun. Baita Bardotze'ko batzar-tokiko emakumezkoen autarki zaleen eta baserritar domiña ta ezaugarriz txori-malo biurtu ziranen aurkakoak ere, jakingarriak diranik ezin uka. Onakoa dugu «Bakusek ez du tenplurik» asten dana; ardoak geiegitxo lilluratzen ditunen kontrakoa noski. Ona bertso bi:

 

                Bakusek ez du tenplurik, ez aldarerik nahi;

                gauza bat baizen ez dio manatzen gizonari!

                garboski edan dezala urik gabe arnoa,

                nahi badu bere ganik urrundu herioa.

 

                Bizia laburtzen bada tristezian egonez,

                alegera gaiten beti kolpe onak edanez;

                biziaren luzatzeko bide seguragorik

                kausitzen ez denaz geroz, dugun edan gogotik.

                                         (S. Onaindia, MEOE, 420 orr.).

 

        Azken orduan P. Lafitte'k bildu ta argitara emanak ditu Monho'ren kanta guziak. Onek utzitako ingurrazti edo kuadernu bi aztertu ditu. Lenengoak 34 abesti dauzka, erlijio-kantak geienak; bigarrenak, 16 abesti, ta azkenean, naste xamar, beste 14 kanta protesta erara onduak. Sail onek erakusten digunez, olerkari garaia genuen Monho isturiztarra.

        Ezaugarriak? Lapurtar lurraldeko klasikua dugu, baxenabarreko zerbaitekin naste: jin, dako, egoite, izaite, emaite ta olakoak darabiltza. Iztegi garbia du, garbizale izan gabe. Arkaismu gutxi. Gaurko joskera. Poemak kantatzeko egiñak dira, musikari itsatsiak. Datozkion bezela darabiltza rima ta neurria, jaramon geiegi egin gabe.

        Neurri-era nasaia du. Ona bertso bat, adibidez, bost ahapaldi ditun Madama Beltzuntze-ri deritzaionetik artua:

 

                Eskualherrien edergailu

                   Parisetik etorria,

                Zer inkontru gaixtoz daukazu

                   Doluan utzi herria?

                   Zer bihotz-min!

                   Zer Ernamin!

                Mineta oroz onetsia,

                Jin zite zure herrirat

                Guzien kontsolatzerat!

 

        (Ikus Haristoy, Paroisses du Pays Basque, I alea; S. Onaindia, MEOE, 420 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 284 or.; P. Lafitte, «Gure Hernia», 1970, 80, 161, 225, 273, 340 orr.).

 

Bilaketa