literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

52.— Martin Guilbeau

(1839-...)

 

        1839'ko dagonillaren 2'an, Urruña'n jaio zan. Len-ikasketak Baiona'ko San Leon eta San Luis'en ikastetxeetan egin ondoren, Bordele'n eta Paris'en osotu zitun bere sendakintza gaiak. 1868'an, bere aur-lur ondora biurturik, Larralde mediku zaharrak utzitako lekua artzen du Donibane-Lohitzune'n; aren antzera, osagille ezezik, Donibane'ko alkate ere izan zan 1880'tik. 1901'an «Euskaltzaleen Biltzarra» Ondarribi'n sortu zutenean, an genduan Guilbeau jauna ere, irasle edo ezarkide bezela; andik bost urtera, ala ere, osasunez gaizki zebillela-ta, bazkuna onen zuzendaritza utzi egin zuen. Urte oietan euskal ortografiari buruz, mugaz andiko ta emendiko eustzalek zerabilzkiten istillu ta lanetan esku artu zigun.

 

BERE EUSKAL LANA.— Gazterik asi zan —16 urte zitularik— idazten. Ikasle zala ondu zuen, prantsesez, poema liriku au: «La priére de la Cannadienne» (1855); urte berean: «Euskaldun baten bihotz-minak Indietan» euskeraz. Poesi-batzaldietan sarri izan zitzaigun txapeldun: Urruña'n, 1859'an (Eskaldun desterratua), Sara'n 1872'an (Enadak, edo Sor-Herriaren orhoitzapena) baitik bat. 1874'an, Sara'n ospaturiko neurtitz-norgeiagoka zala-ta, asarre agertzen zaigu epai-maikoen kontra, ez bait zuten argi jokatzen sariak ematerakoan. Eta 1881'an, Donibane-Lohitzune'ko alkate zala, berak eratu zitun jaiok, bertsolari ta guzti: berak, Elizanburu olerkariak eta Donosti'ko «Euskal-Erria»-ren zuzendariak egin zuten ziñegotzi edo epaille.

        Ona ahapaldi bat «Eskaldun desterratua» deritzanetik artua:

 

                Helas! higanik urrundua,

                Oi herri hainitz ederra!

                Bihotz mineraino zaurthua,

                Ixurtzen diat nigarra.

                        Sort-herria!

                           Lur maitia!

                               Sekulan

                                   Bizian

                           Ezin ahantzia!

 

        Beste lan batzuk: Les agoth du Pays Basque (Baiona, 1878), eta Quelques mots sur les Bains de mer (Baiona, 1878). Errisendakintza dala-ta ere idatzi zuen, eta iztegi bat Euskal Erriko egazti, landare, arrain, lore ta zuamuxken euskal izenez ornitua. Azkenez, Quelques extraits de Vocabulaire Basque (Baiona, 1908) argitaratu zuen.

 

        (Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, II, 684, 724 eta abar; J. Manterola, Cancionero Basco, 1880, III, 172 orr.; «Euskal Erria», 1883, 437 orr.; S. Onaindia, MEOE, 467 orr.; G. Garriga, «Bol. Amer. de E.V.», 1957, 46 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 693 orr.).

 

Bilaketa