literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

2.— Juan Bautista Agirre

(1742-1823)

 

        Asteasu'n jaio ta illa, apaiztu zanetik bertoko arima-zai izanda. Bere liburuen azalean «Asteasuko erretore ta Gipuzkoako Arziprestazko nagusian Diputadu generala» jartzen du; kargu ori izan zuen, orretakoz, bere bizitza guzian.

        Bazitun idazle adiskideak. Nortzuk lez? Idatzi zuen lenengo liburuen, ots, Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Erakusaldiac deritzanean, J.A. Mogel aipatzen du; eta A. Añibarro'k, bere Iztegi argitaratu gabean, J.B. Agirre dakar soilki sendagarritzat.

        Aren bizitzari buruz, auxe kendu ezketiño, zer gutxi dakigu.

 

IDATZI-LANAK.— Bi liburu ondu zizkigun: oraintxe aipatua ta itzaldiak, iru aletan.

        1) Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Erakusaldiac lenvicico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai (Tolosa, F. Lama'ren etxean, 1803). Kristau ikasbidea dugu, naiko luzea, 400 orrialdetik gora baititu. Dotriña azalpena, ta dotriña erakusleentzat azaldua da batez ere, lenengo Jaunartzerako nola aurrak gertatu jakin dezaten. Liburu au naikotan argitaratua izan da, 1823'an, 1868'an eta abar.

        2) Agirre'ren lan nagusia, orraitiño, berau iIda 27 urtera argitara zuten au dugu: 1)

Jesu-Cristoc bere Elizari utzi ciozcan Zazpi Sacramentuen gañean Erakusaldiac; 2) Jaungoicoaren Legueco Amar Aguinteen gañean Erakusaldiac, eta 3) Jesucristo eta Virgiña chit Santaren Misterioen eta beste cembait gaucen gañean Erakusaldiac (Tolosa, 1850). Iru aleok Tolosa'n agertu ziran, Andres Gorosabel'en moldetegian. Liburu gizenak, 630, 625 ta 408 orrialdekoak. Liburuaren itzaurretxoa, erderaz, egilleak berak egin zion, 1808-8-10'an. Izki batzuen gaiñean, berak dionez, kakotxa jartzen du; zertako ote? s, t ta x'ek euskeraz sarri duten oguzkera berezia adierazteko.

        Igandetako meza nagusietan berak egiñiko itzaldiak dira geien bat. Sakona dugu, argi ta joria; sustraiz zekian euskera, erriak zerabillena, Goierri ta Beterri tartean arre-arre dagoen Asteasu'ko gipuzkera dotorea. Gaia ere, naiz moralari naiz teolojiari buruzkoa, sakon zekian, eta orduko pentsakera. «Sandiak ezkondu nai luke —dio Agirre'k—: aditu du, amorio belarraren autsakin beretuko duala nai duana, eta ematen diozka bati: zentzungabekeriak dira gauz oek. Suerte ona iristeko, bizitz onaren belarra baizik ez da aurkitzen» (Erakusaldiak, II, 22 orr.).

        Oiturak ere darda gaiñean darabilzki: «Gizonak laugarren lekuan egin bear duan gauza da ordu onean etxeratzea, albadu. Ez du beti eltzeen artean egon bear, marisa egiñik; gogaizio andia da alabaña emakumeentzat onelako gizonakin beti bizitzea: eta askoz naiago due gizonak dagoten denboran lagun artera joatea, ezen ez emakumeen zelatan egotea. Baña sarritan berandu etxeratzen bada gizona, eta bearbada zagi egiña: etxeratzen danean sortzen badu iskanbilla, edo sartzen bada sukaldean lerdea dariola, zer gustorekin biziko da onelako gizonaren emaztea?».

        Eta darrai: «Gizonak zazpigarren lekuan ez dio eman bear emazteari zeloak artzeko biderik, dala usai txarreko emakumeakin itzegiñaz, dala adiskidetasun gaiztoak artuaz. Eriotzaren pena ipiñi zuan Jaunak lege zarrean bere emazteaz kanpora besterekin erortzen danaren kontra, eta au bera agindua dago Españako legeetan. Erri batzuetan gerrak indargabe iduki ditu lege oek, baña Jaunari eskerrak, uste izan dezakegu gauzak biurtuko dirala leneko modu onetara. Ez due inguru oetako gizonak zer egin andirik eman oi gai onetan. Alaere usterik gutxiena danean, an edo emen agertu oi dira gizon ollakoiak. Oek ezertan ez oi due iduki etxeko ogi ederra, eta kanpoan gogotik jango due arto urdindua ere».

        Eta amaitzen du: «Atzenean gizonak ez dio eragin bear emazteari Jaunaren legeak debekatzen duan gauzarik, dala garbitasunaren, dala beste aginteren baten kontra. Jauna, ez da emaztea nerea? Bai. Zergatik bada egin ez dezaket emaztearekin gura dedana? Egin dezakezu Jaunak debekatzen ez dizuna, ez, ordea besterik. Zure gorputza zurea da, baña ez gauza gaiztoetarako. Etxean bonbillan badaukazu ardo, edo edari onik; zurea da, eta edan dezakezu, baña ez orditzeko eran. Gertatzen da beiñ baño geiagotan, emakume bat, ezkondu artean, Jaunaren beldur santuan eta garbitasunean bizitzea: suerteak eman zion gizon bat abererik zikiñena baño zikiñagoa, eta onek eragiten diozka ezin izendatu ditezkean bekatu itsusiak. Españako legeak agintzen due onelako bekatari zikin batzuei ken dakiela bizia; erre eta auts biurtu ditezela» (Erakusaldiak, II, 99-101 orrialde).

        Dakusgunez, euskerari begiratu ezkero, gipuzkerak izan duen idazle zaharretatik onenetarikoa dugu Agirre: atsegiñez irakurtzen dira bere erakusaldiak. Eder-aldetik, ordea, naiz-ta au berezitzea zailla izan, gure idazlari zaharrik geienak bezela, ez du ainbesteko baliorik. Aien xedea ta jo-muga, izan ere, etzan ederra, Jainko-gauzetan erria eskolatzea baizik. Aren itzak erritik jasoak dira, aren esaera eta inguruak euskeraren gogoari dagozkionak; barnean ondo eio ondoren, luma puntatik errez ta goxo irtenak noski.

 

IRITZIAK.— Atsegin zaigu iñoren aburua jakitea ere. Eta Orixe'k au dio Asteasu'ko Agirre'tzaz: «Anima gauzetan ederki ari izan zuen euskera. Moral-gaia oso-osorik latiñetik euskerara zuen eta Eliz gauzetan beretan ere euskeraren landa zabaldu zigun. Idaztankera argia, izkera erraza, garbia, irakurriago ta maitagarriago dena. Euskeraz ere ikasia zen eta laphurtarren jario apurra ba-duela emaiten du: argitasunez beintzat bai».

        Eguzkitza'k, XIX'garren gizaldi azkenerantza sortutako euskal elerti pizkunde aurreko idazlerik onenen artean sartzen du Agirre. Onela dio: «Baña gure aurretiko euskal idazlerik bikañena, Axular eta Mendiburu, Gerriko eta Agirre, Añibarro eta Mogel...».

        A. Villasante'k: «Berau dugu bearbada len-garaiko, ots, 1880'tik baiño lenagoko, gipuzkoar idazlerik onena. Izkera jatorra du, berezkoa, beti maixu, edozein burutakizun egiazko euskal senez adierazten diguna».

 

        (Ikus Fr. Michel, Le Pays Basque, 516 orr.; Orixe, Euskal Esnalea, 1927, 231 orr.; Antonio Arrue, «Egan», 1954, I, 1 orr.; L. Mitxelena, HLV, 110 orr.; L. Villasante, HLV, 219 orr.; K. Etxenagusia, Euskal idazleen Lorategia, 73 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 289 orr.).

 

Bilaketa