literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

8.— Domingo Patrizio Meagher

(1703-1772)

 

        Gurasoak jatorriz irlandarrak zirala ere, Donostian jaio zan Aita Meagher, 1703-2-17'an. Amalau urtekin, ots, 1717-10-14'an, Jesus'en Konpañian sartu zan, 1736'an profesa egiñik.

        Buru argiko gizona zanez, Santiago Konpostela'n Filosofia irakatsi zuen, Salamanka'n eta Valladolid'en ostera Teolojia. 1767'rantza beste jesuita askoren antzera erbesteratuta, Bolonia'n il zan 1772-9-21'an.

        Itz lauz ta olerkiz naikoa idatzi zuen erderaz: Fray Gerundio txarretsiaz, Portugal'eko Maria Barbara Espaiña'ko erregiñari illeta itzaldia, Frantzian 1760'tik 1761'ra jesuiten kontra agertu ziran liburuetzaz, XVII'garren gizaldiko oroitzapenak, eta abar.

        Baiña gure artean aren izena ospetsu egin zutenak, donostiar argiak gaixo-aldi batean, osalariak aginduta, artzen zuen ardao beltzari atera zizkion euskal olerki gatz-ozpindu bi dituzu, batez ere: Ardoari ta Ni naiz txit gauza goxoa, matsaren zumuari eskeiñitakoak.

        Aren ahapaldi zartatsuak ba-dute oraindik ere gaurkotasuna. Irakur, ao-gozagarri:

 

                Agure zarrak, nai ta ez,

                eta atso zarrak gutxi ez,

                neska lotsagabeak,

                mutil ardo zaleak,

                goizetik dirade asitzen

                ukal-ondoak goratzen.

 

        Bi auek zortziko txikiz asmatuak diran arren, beste bat, Ardo zarraren kantak deritzana, sei puntuko ahapaldietan dago, au da, puntuok sei silabadunak dira geienetan.

        Or-emengo bertso-sorta ta bildumetan sarri agertu izan dira olerki bakotiarrok. Baiña ez beti berdin: bakoitzak ezarri dizkie bere egokierak, ahapaldi batzuk moztu ta beste batzuk erantsiaz.

 

        (Ikus, Euskalerria, II, 84 orr.; J. Manterola, Cancionero Basco, len-sailla, III, 51 orr.; S. Onaindia, MEOE, 244 orr.; L. Villasante, HLV, 151 orr.; J.I. Iztueta, Gipuzkoa'ko Dantzak, Bilbao, 1968, 372 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 249 orr.).

 

Bilaketa