literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Augustin Zubikarai Ondarroan jaio zen 1914an. Gaztetatik hasi zen euskaraz idazten eta 1937an gerra garaian kaleratu zen Eguna euskarazko egunkariko erredaktore izan zen. Gerra ostean ere etengabe segitu du idazten eta esan liteke bera dela egungo idazle oparoenetako bat. XX. mendearen bigarren erdian Zubikarai eta Eusebio Erkiaga lekeitiarra izan dira bizkaierazko literaturaren egile nagusiak.

        Antzerkia landu du batik bat Zubikaraik, eta baita kontagintza ere, luzean nahiz laburrean. Itsasoko gaiak ditu maiteenik, eta historiakoak ere agertzen dira bere lanetan. Anton Guzurretxe eleberriko zati bat hautatu dugu. Garbi antzeman liteke bertan kontaketako estilo arina: esaldi laburrak, baita paragrafoak ere, erritmo biziz. Horretan eta solasaren nagusitasunean ezagun du antzerki-idazle dena. Pertsonaien berbeta, berriz, aitzakiarik gabea: bizia, sinesgarria, azkar eta indartsua.

 

Obrak:

— Iru alaba (1958)

— Jaunaren Bidetan (1959)

— Bizi garratza. Mendu zaharra (1970)

— Boga ta Zixe. Ondarrutarkeriak / Rema y Cía. Temas de Ondarroa (1976)

— Kardala / Rompiente. Ondarruko gauzak /

— Bale denborak (1978)

— Anton Guzurretxe (1979)

— Esan eta esango (1979)

— Laiñoak Mundaka'n (1980)

— Bizitzako urratsak. Gure giroetako eleberria (1981)

— Ira usaiña (1981)

— Mon-daka (1981)

— Gure Inguruak. Euskalerriko erri batzuen ikuspegi laburra (1982)

— Makillen egunak. Guda baten kerizpe eta autsetan (1983)

— Mendi ta itxaso (1983)

— Bizkaiko bidetan. Bizkai'ko eri batzuen ikuspegi laburra (1984)

— Itxastarrak (1986)

— Peru eta Mari , gureak (1986)

— Artea'ko itsua eta beste lau antzerki (1987)

— Amoroto eta Gizaburuaga (1988)

— Balentin Berrio-Otxoa: bizitza, eskutitzak, gorespenak (1988)

— Ea, Natxitua-Bedarona (1989)

— Etxebarria (1989)

— Augustin Zubikarai eta euskal antzertia (1991)

— Ondarroa: kondaira 1900 arte (1993)

— 333 Oroipen eta ikuspegi (1994)

— Zeregiñak/95 (1994)

— Sits eta bits, gure gaiak (1995)

 

Bilaketa