literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Jose Antonio Loidi Bizkarrondo Errenterian jaio zen 1916an. Botikaria da ikasketaz eta ogibidez eta jakintza-gai horri buruzko hainbat lanen egilea. Literaturaren historiara, ordea, beste lan bati esker igaro da: Amabost egun Urgain'en izeneko nobela kaleratu zuen 1955ean.

        Eleberri poliziakoa da Loidirena, generoaren legeak egoki betetzen dituena: delitua, honen inguruko misterioa, hau argitu nahi duen ikerlaria, detektibe honen gorabeherak eta arazoak... Hori guztia, euskara erraz, esapide jator ugariz edertuan idatzia.

        Liburu txukuna da Loidirena, bai kontaketa-teknikaz bai hizkera narratiboz ere, eta alde horretatik mesede handia egin zuen bere garaian, euskara zapaldurik, arbuiaturik eta ia debekupean zegoen hartan, Europa osoan bezalako lanak egin zitezkeela erakutsi baitzuen.

        Eleberriaren zati bat da hona dakarguna, baina erakusgarri gisa balio lezake, ikusteko pertsonaien karakterizazioa hitz gutxitan zein ederki burutzen duen, edo elkarrizketa zein ongi erabiltzen. Hauxe da gure lehen polizi eleberria, eta urte asko igaroko ziren honen mailako besterik sortu arte.

 

Obrak:

— Amabost egun Urgain'en (1955)

 

Bilaketa