literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Federiko Krutwig Sagredo (Getxo, 1921) aire berria da euskal literaturan, alde askotatik. Europako ideologia berriak dakarzkigu bere lanetan; lehenengo autorea da (Chahoren salbuespenaz) kristau ez dena, beste iturri filosofiko batzuetan edan duena: budismoan, esaterako. Bestalde, euskaldunberria da, lapurtera klasikoaren aldekoa eta idazkera kultista bat proposatzen eta erabiltzen duena.

        Poemak ez zituen liburuetan kaleratu, aldizkarietan baizik; haietako bi dakarzkizugu hona, eta berauetan argi nabari dira egilearen ideiak: nihilismoa, antisentimentalismoa, dena gezurra eta irudipena besterik ez delako ustea.

 

Obrak:

— Ekhaitza (1980)

— Otsoaren bidea (1982)

— Igibarziaren iphuinak (1982)

— Garaziko oihanaren thauma (1983)

— Ortziren zaldiak (1983)

 

Bilaketa