literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Joakin Lizarraga (Elkano, 1748 - 1835). Apaiztuta gero ere sorterrian izan zen erretore. Eguesibarren dago Elkano herrixka, Iruñetik ekialdera; XIX. mendean galdu egin zen euskara inguru horretan, baina XVIII. mendean hangoa zen oraindik hedadura handieneko euskalkia (Hegoaldeko goi-nafarrera). Gaztetan Loiolan ikasi zuen Lizarragak, jesuita izateko asmoz nonbait, eta beharbada han jaso zuen bere hizkuntzaganako zaletasuna.

        Obra guztiz zabal eta handia da Lizarragarena, apaiz-lanari dagokiona oso-osorik: sermoiak, kateximak eta abar. Bere zereginean guztiz saiatua zela erakusten du honek, baina, tamalez, bera bizi zelarik ez zuen ezer argitaratzerik izan, lanak horretarako txukun prestatuak izan arren. Etorkizun hobea izango zukeen menturaz Iruñerriko euskarak, Lizarragaren lanak argitaratzeko gogoa izan balitz. Nolanahi ere, eskura ditugu haren lanak, balio literario berezirik ez badute ere haren garaia eta euskalkia ezagutzeko balio digutenak. Ohargarria da, alde honetatik, lehenaldiko adizkiek ez dutela n-rik bukaeran, erlatibozkoak ez badira.

 

Obrak:

— Urteco igande guztietaraco placticac edo itzaldiak

— Jesus, Copla guisa batzuc, molde guztitacoac, celebratus Jesus Jaunaren amoreac eta favoreac

— Doctrina Christioaren cathechima. I. Fede Christioaren gain

— Koplak

— Jesu-Cristoren evanjelio sandua Juanec dacarran guisara

— Ongui iltzen laguntzeco itzgaiac

 

Bilaketa