literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Pedro Astarloa Durangon jaio zen 1751n eta Bilbon hil 1821ean. Anaia bat zuen, Pablo, euskararen apologista sutsua erdaraz. Pedro Astarloa frantziskotarra izan zen, irakasle eta sermoilari aritu zen eta ordena barruko karguak ere izan zituen.

        Bada puntu bat euskal literaturaren historian guztiz ilun dagoena, eta ezin guk argitu: 1800 inguruan izugarri ugaltzen da euskal liburuen ekoizpena (Mogel, Astarloa, Agirre, Añibarro eta abar); ez dakigu zergati zehatza baina garaiko istiluekin zerikusia izan behar du: Frantziako Iraultza (1789), Hego Euskal Herriaren okupazioa Konbentzio gerran (1793), Euskal Herri osoa Frantziapean batzeko saialdiak (Garat-en proiektua), Zamakolaren matxinada Bizkaian (1804), Frantziak Espainia inbaditu zuenekoa (1808)... Hauen guztien aztarnak baditugu bertsoetan jasoak, ez ordea garaiko euskal liburuetan, baina izan zuen, nonbait, eraginik.

        Kristau ikasbidea azaltzea da Astarloaren ardura idazten duenean. Hala ere, gaur egungo begiekin haren prosaren giharra nabarmentzen da, berezkoa duen etorria. Hemen aukeraturiko zatian guztiz azpimarratzekoa da zein ongi ezagutzen duen giza izaera bere akats guztiekin, eta zein gutxi aldatu garen gizakiok mendez mende; psikologo bezain idazle trebea Astarloa.

 

Obrak:

— Urteko Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, ceinzubetan azalduten dan Erromaco catecismua

 

Bilaketa