literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Rafael Mikoletaren bizitzaz datu gutxi iritsi zaigu. Dirudienez, Bilboko San Anton elizan bataiatu zuten 1611n eta abade izan zen. Haren liburu bakarra Modo breve de aprender la lengua Vizcayna izan zen, 1653an idatzia baina XIX. mendea arte argitaratu ez zena. Izenburuak iradokitzen duen legez, hizkuntza ikasteko liburuxka da: gramatika pixka bat, hiztegitxoa, poema parea eta «platikak» edo elkarrizketak. Azken hauek moldatzeko, John Minsheu ingelesak egindakoetan oinarritu zela argitu dute ikerleek.

        Literaturazko balio handirik ez dute, originaltasunik ere ez, diotenez. Zein da hortaz solasaldi hauen balioa? Interes linguistikoaz gain, izan ez dugunaz amets eginarazten digula: Bilbo euskaldun bat, jauntxo eta handikien arteko harremanak euskaraz, giro urbano bateko literatura... Horren guztiaren zapore gozoa dakarkigute elkarrizketa bixi eta atsegin hauek.

 

Obrak:

— Modo breve de aprender la lengua vizcaina

 

Bilaketa