Bizenta Mogel (Azkoitia, 1782 - Abando, 1854) lehen emakume idazlea da euskal literaturan; txikitan umezurtz geratu eta bere osaba Juan Antonio Mogelek hartu zituen bera eta Juan Jose neba. Osabak irakatsi zizkien bi ilobei latina eta bestelako jakintzagaiak. Azpimarratzekoa da hau, garai hartan, zoritxarrez, ez baitzen ohikoa emakumezkoei irakaskuntza ematea.
Ipui onak izeneko liburu bat argitaratu zuen Bizentak 1804an, 22 urte zituela, eta Esoporen 50 alegia agertu zituen bertan.
Obrak:
Ipui onac
«Carta Pastoral del Primado de las Españas» gutunaren itzulpena