Gregorio Muxika Ormaiztegin jaio zen 1882an eta Donostian hil 1931n. Mendearen hasierako Hego Euskal Herriko kultur mugimenduko ekintzaile nabarmena izan zen: Euskal Esnalea elkarteko idazkari, Euskalerriaren Alde aldizkariko sortzaile eta zuzendari, Eusko Ikaskuntzako I. Kongresuko idazkari, beste aldizkari askotako kolaboratzaile, hizlari iaio, antolatzaile fin...
Gregorio Muxika eta Pedro Migel Urruzuno gipuzkerazko prosa herrikoiaren eredutzat har ditzakegu, ordura arte euskal testuetatik urrun egondako baserritar eta euskaldun xeheen artean saiatu baitziren irakurzaletasuna bultzatzen, idazki umoretsu eta errazen bitartez. Idazkera eta ahalegin hauen adibide biribilena Pernando Amezketarra liburua izan zen, 1927an kaleratua, lehendik ere ahoz aho zebiltzan Amezketako Pernandoren pasadizoei buruzko lehenengo bilduma idatzia. Hona hango ipuin bat, Pernandoren umorea eta Muxikaren idazkera arina erakusten dizkiguna.
Obrak:
Lorak eta ogia
Euskeraren alde
Eibar'ko seme ospatsuen berri batzuek
Iturriaga-Kardaberaz-Urbieta
Maitasunez erein!
Zurtasun-gogoa
Pernando Amezketarra
Asteartea
Saski-Naski