literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Jean Marie Diharce, Aita Xabier erlijioan eta Iratzeder poesi lanetan, bilduma honetako lehenengo idazle bizia da, garaikidea dugu beraz. Donibane Lohizunen jaio zen 1920an eta Belokeko beneditarren monasterioan bizi da. Bere iturri nagusiak erlijioa, Euskal Herria, natura, familia eta lagunartea diren arren, berrikuntza handia ekarri zuen euskal letretara, Iparraldeko idazmoldeetara batik bat: horren adibide da «Gernika» poema, Euskadiko gerraren lehen aipamena literaturan, bonbaketaren lehen urteurrenean idatzia.

        Etorri oparokoa dugu Iratzeder, obra zabal baten egilea, poesi lan guztiak Biziaren Olerkia liburuan bildu dituena. Bere ezaugarrietako batzuk dira lirikarako joera nabarmena eta konposizioaren sena, bere poemei musikalitate berezia ematen diena, hildako lagun bati eskainiriko «Itsasoan» olerkian ikusi ahal izango duzunez. Bere giza ikuspegia, bere espiritualitatea ederki islaturik ageri da «Gizonak... balaki» poematxoan.

 

Obrak:

— Zakalar (1940)

— Jakes (1945)

— Ezkila eta tirola (1951)

— Maria eta Kurutzea (1951)

— Phiztu zaiku (1951)

— Aphez (1951)

— Ezkongai (1953)

— Mortuan oihu (1953)

— Pasionea (1954)

— Pindar eta Lanho (1920-1941) (1954)

— Amen besta (1956)

— Harrapallu (1956)

— Zeru-menditik (1942-1946) (1959)

— Euskal Herria eta Yainkoaren gizaldia (1967)

— Argiz argi. 1947-1957 (1969)

— Liturgia berriko leloak (1970)

— Uhaineri nausi (1958-1971) (1972)

— Fededunen arbasoa (1977)

— Biziaren olerkia (1983)

— Hamazazpi hilabete Afrikako bihotzean (1992)

— Beloke-ko abatetxearen historia: ehun urte jainkosemen alde (1875-1975) (1993)

— Biziaren gudaldia (1997)

 

Bilaketa