literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Enrike Zubiri «Manezaundi» (Luzaide, 1867 - Iruñea, 1943). Pintorea zen, Parisen ikasia eta Iruñean irakasle. Ez zuen libururik utzi bizi zelarik, baina artikulu ugari argitaratu zuen garaiko prentsan; beste idazlan asko betiko galdu dira, 36ko gerran familiak erre egin baitzituen, faxisten beldurrez. Erretratu eta ipuin kostunbristak izaten dira askotan Manezaundiren artikuluak, baina esku fin eta trebez idatziak, margolari baten pintzeletik irten balira bezala.

        Donibane Garaziko euskara egiten da Luzaiden, hizkuntzak ez baitu —oraintsu arte bederen— muga politikoen berri izan; alabaina, gutxi izan dira Nafarroa Garaian euskalki horretan idatzi dutenak. Dena den, idazlea ez du bere euskalkiak egiten, baizik estiloak: laburra da Manezaundi, inpresionista, xehetasunaren bila dabilena, esaera doi eta juxtua, beti jatorra.

        Ezaugarri horiek kausituko dituzu «Donianeko merkatuan» izeneko kontakizun eta kronika honetan. Ikuslearen perspektiba hartzen du egileak, neskatxaren atzetik garamatza irakurleok eta honen gorabeheren lekuko egingo gaitu. Herria eta herritarrak ezagutzen dituenaren psikologia ageri du Manezaundik, baita umore fin errukibera bat ere; baina, aldi berean, iduri du, ipuinean batez ere, herritar horiengandik goraxeago dagoela bera, beste maila batean edo.

 

Obrak:

— Orreaga'ko gataska

— Orriaga'ko beilak

— Olite'ko gaztelua

— Napoleon'en bidea

— Piarrex'en izialdura

— Auritze'ko ferietatik

— Xoria bere ohantzerat

— Ile moxtea

— Aro goxoaz

— Kokotz arraintzaria

— Eskuararen idazteaz

— Zubero'ko eskuara

— Udatik udazkenerat

— Gure aurkintzak

— Huarte de San Juan

— Azpilikueta

— Etxepare

 

Bilaketa