Sebastian Mendiburu Oiartzunen jaio zen 1708an. Jesuita zen Kardaberaz bezala, eta haren moduan Bolognan hil zen 1782an. Oiartzungo euskarak hurbil du nafarrera, eta Nafarroan zehar egin zuen Mendiburuk bere sermoilari-lana. Oso hizlari ona omen zen, eta liburuetan ageri duenez idazle bikaina, hizkuntza beti egoki eta dotore darabilena.
Jesusen bihotzaren debozioa izan zen Mendiburuk gehien landu zuen gaia; gaur egungo irakurleentzat urrun samarrak eta belaxkak gerta litezke haren idazlanak, hizkuntza txukunean idatzirik egon arren. Zati bitxi bat aukeratu dugu hona ekartzeko: deabruari egiten zaion deia eta honen agerpena. Izu-literatura, katekesiaren zerbitzura.
Obrak:
Jesusen Compañiaco A. Sebastian Mendiburuc Euscaraz eracusten duen Jesusen Bihotzaren Devocioa
Otoitz-gaiac
Jesusen amore-nequeei dagozten cembait otoitz-gai
Jabier'ko Pranzisk Santuaren bederatziurrena
Euscaldun onaren biziera