literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Juan Bautista Agirre, gipuzkerazko idazle zaharretan gorena da askoren ustez. Asteasun jaio zen 1742an eta bertan hil 1823an, erretore zela. Hortik aurrera ez dakigu askorik haren bizitzaz. Bizimodu xumea izango zuela pentsa liteke, jaioterrian apaiz eta bertatik ia atera gabe, baina haren liburuek jakintza zabala, adimen argia eta irudimen joria erakusten digute. Landu zituen gaietan ere ez da urruntzen garaiko beste idazleengandik: jaunartzea, aitortza, sakramentu eta aginduak... Erakusaldiak izena eman zien bere liburuei, zati bakoitza gai baten inguruko ikasgaia bailitzan.

        Hala eta guztiz, Agirre dohain handiko idazlea da: oparoa, argia, dotorea... Gaur egungo ikuspegitik, erakusaldi bakoitzean irakatsi nahi digun dotrinaren azalpena bera baino interesgarriago gertatzen zaigu hura ilustratzeko erabiltzen duen modua. Hain zuzen ere, ideiaren argigarri eta indargarri, pasadizoren bat kontatu ohi du, eta pasadizo horiexetan agertzen du batik bat literatur balioa Agirreren lanak.

        Esan dugunaren adibide ederra da ondoren doan pasartea. Isilpeko kontuak gordetzearen garrantziaz eta zailtasunaz ari da eta, horren etsenplu gisa, bi istorio koxkor paratzen ditu, bata bestearen ondoren. Azpimarratzekoa da, lehenik, irakaspena eta pasadizoa zein ongi uztartzen dituen, eta, bigarrenik, pasadizo hori zein aise eta modu naturalez kontatzen duen. Zerikusia du horretan esaldiaren barneko ordenak: euskaraz aditza beti esaldiaren eskuin aldean doala zabaldu zen XX. mendearen hasieran, baina hori ez da beti egia: narrazioan ari garela, aditza ezker samarrean agertzea da euskaraz berezkoena, eta kontagaiari erritmoa ematen diona: «Erroman izan zan (...). Han biltzen ziran...».

 

Obrak:

— Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean eracusaldiac

— Jesu-Cristoc bere elizari utzi ciozcan, zazpi sacramentuen gañean eracusaldia

— Jaungoicoaren legueco amar aguinteen gañean eracusaldiac

— Jesu-Cristo eta Virgiña chit santaren misterioen, eta beste cembait gaucen gañean eracusaldiac

 

Bilaketa