Jean Martin Hiribarren (Azkaine, 1810 - Baiona 1866), apaiz euskaltzalea; bere lanetan Eskaldunak (1853) poema luzea nabarmentzen da, 7-6 silabako neurrian idatzitako 5.000 lerro inguru, Euskal Herriaren agerpen osoa izan nahi duena: historia, geografia, ohiturak... Kalitatea baino asmoaren handia aipagarriago izan arren, baditu zati arin eta gustagarriak.
Obrak:
Montebideoco berriac
Eskaraz eguia
Diccionaire Basque-FranÁais
Grammaire
Proverbes
Histoire de l'Empire
Vie de la Vierge
Sermon
FÍtes de Pampelune
Napoleon lehena