literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Joxe Mari Iparragirre (Urretxu, 1820 - Ezkio-Itsaso, 1881) garai guztietako euskal poeta kantatuena dugu: horra «Gernikako Arbola», «Ume eder bat», «Hara nun diran»... Abenturaz beteriko bizimodua izan zuen: mutikoa zela etxetik alde egin zuen I. Karlistadan parte hartzeko; ondoren Europan barrena ibili zen kantari; Amerika ere ezagutu zuen, eta Euskal Herrian eman zituen azken urteak.

        Bere bizikizunetan oinarritu zen Iparragirre kantuak osatzeko. Hotzean hartuta, ez dute beste batzuen kalitate gorena, baina bai ordea bere herriaren sentimenduekin bat egiteko ahalmena eta izugarrizko komunikagarritasuna. Horrek, eta bere doinu gozoek, entzuleen berehalako erantzuna ekarri zioten, ordura arte inoiz ikusi ez bezalako arrakasta, oraindik ere irauten duela esan litekeena.

 

Obrak:

— Ume eder bat

— Zibillak esan naute

— Agur Euskalerri-ari

— Gitarra zartxo bat da

— Nere etorrera lur maitera

— Biba Euskera

— Nere Maitearentzat

— Gernikako Arbola

— Nere andrea

— Ara, nun diran

— Okendo

 

Bilaketa