literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Juan Bautista Bilbao «Batxi» (Arratzu, 1887 - Bizkaiko itsasoa, 1916) marinela zen ogibidez, eta I. Mundu-Gerrako itsas mina batek jota hil zen. Libururik ez baina kronika ugari idatzi zuen Euzkadi egunkarian: Gernika aldeko berriak emanez etxean zegoenean, eta urrutiko kontuak azalduz kanpoan zebilenean. Hauetan nabarmentzen da Batxiren luma modernoa: ohikoa ez zen freskotasun eta errealismoz jorratzen ditu industria, lan-mundua eta abar, estilo arin, bizi, jostalari batean. Hiztegian garbizalea izanik ere, joskera jatorrak, ahozkoan oinarrituriko hitz-ordenak naturala egiten du bere idazkera. Ohargarria da, esaterako, hautatu dugun pasartean orainaldia eta iragana nola nahasten dituen, berezko jarioa emanez istorioari. Badira azpimarratzeko beste hainbat baliabide: umorea, galdera-ikurren erabilera eta irakurleen aipamena komunikazioa errazteko, aditza ezkerrera eramatea arintasuna lortzeko...

 

Obrak:

Euzkadi egunkariko kronikak

 

Bilaketa