literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.366 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Felipe Arrese Beitia (Otxandio, 1841 - 1909) eskultorea zen ogibidez, «santugina». Hego Euskal Herriko lehenengo Lore Jokoetan (Elizondo, 1879) bertso-sorta honekintxe irabazi zuen saria. Handik aurrera, ohizkoa izango zen bere izena garaiko lehiaketa nahiz aldizkarietan. Erdi bertsolari, erdi olerkaria dela esan liteke, orduko pentsaera erromantikoaz jantzia.

        Arrese Beitiaren arrakasta, haren olerkigintzaren kalitateari baino gehiago zor zaio sortu zeneko momentuari. Izan ere, Madrildik Hego Euskal Herriari foruak kenduta, hondamendi-sentimendu bat zabaldu zen bazterretan. Giro horretan sortuko zen geroxeago abertzaletasuna; aurretik, baina, aipatu dugun sentipen hori ezin hobeto adierazi zuen Arrese Beitiak, abertzaletasunak sarritan ahaztuko zuen bereizgarri batekin: euskara baztertzeari egozten dio askatasunaren galera, eta bien altxatzea ere elkarren eskutik ikusten.

        Arrese Beitiaren estiloan baliabide erretorikoak nabarmentzen dira: errepikapenak eta paralelismoak, galdera pilatuak, sentimentalismorako deiak, alegoria xinpleak (mendiak=euskara)... Errazkeria zenbait bada tartean, baina ezin zaio ukatu baduela giharra, eta, Iparragirrek bezala, jakin zuela adierazten herri baten bizi-nahi eta noraeza.

 

Obrak:

— Ama Euskeriari azken agurra

— Olerkiak

— Bizkai zarrak eat erromatarrak

— Diccionario Manual Bascongado y Castellano y elementos de Gram·tica

— Ama Euskeriaren liburu kantaria

— Asti-Orduetako bertsozko lanak

 

Bilaketa