Martin Larralde hazpandarra (1782 - 1821), «Bordaxuri» goitizenaz da ezaguna. Bere bertso gutxi iritsi zaizkigu, zoritxarrez, eta bere bizitza dohakabeak izango du horretan zerikusia. Alabaina, «Galerianoaren kantuak» deritzan bertso-sortak euskal letren antologietan merezimendu osoz sartzeko eskubidea eman dio: bere historia kontatzen du bertso autobiografiko hauetan, modu bortitz eta lazgarrian kontatu ere, bere ahaideekiko erresuminez beterik. Ez da harritzekoa ere, bertan kontatzen diren gertaerak jakinda.
Obrak:
Galerianoaren kantuak