literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Arestiren arrakasta ez da neurtzen soilik irakurleen harrera beroan; orobat, beste idazleengan izan zuen eragina ere egundokoa izan zen. Poesia sozialaren harroaldi hau ez da noski Arestiren oihartzun soila, giroa ere hartarako egokia baitzen: poesia gizartea aldatzeko eta aldarrikapen politikoetarako tresnatzat hartzeko moda izan zen, moda guztiak bezala iragankorra, baina emaitza aipagarriak ere utzi zituena, honakoa, kasu.

        Mikel Azurmendi Donostian jaio zen, 1942an; borroka ideologizatuan zaildutako belaunaldi bateko ordezkaritzat har daiteke, eta indar espresibo handiko poema honetan ere horren ezaugarriak ikus litezke: paralelismo kontrajarrien teknikak eta mezua emateko pedagogismoak dialektika izeneko metodo filosofikotik hartuak dirudite: tesia lehenik, antitesia ondoren, eta sintesia azkenik.

 

Obrak:

— Hitzak. Gauzaren hitzak (1978)

— Kontu kantari Grezian barrena (1985)

— Euskal nortasunaren animaliak. Euskal ahozkerako animali-metaforaren inguruan (1987)

 

Bilaketa