literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Mikel Arregik (Areso, 1948) Gabriel Aresti hil zeneko urtean, 1975ean publikatu zuen oraingoz bakarra duen poesia-liburua, Hego haizearen konpasean. Samur, ezti, baina ez inola ere malenkonia artifizialetan egina, Arregiren poesiak beste sentsibilitate bat zekarren, Urretabizkaiarenarekin bat egiten duena zenbait alderditan: nerabe-gaztaroko ametsak eta irrikak, hauek maiz ekarri ohi dituzten frustrazioekin batera. Arestiren garaiko nitasun kolektiboak nitasun pertsonalari egin zion leku, eta lehen gauza xeheen poesia deitu duguna hemen grafikoki ere minuskulaz dator: hitz handi eta abstrakzioetatik aparte, egunerokotasunaren elementuak eta paisaia ezagunak darabiltza Arregik bizi izatearen mina adierazteko.

        Natura eta hiriko irudiak bezala, ongi uztartzen ditu Mikel Arregik bertso librea eta aldian behingo errimaren erabilera, musikaltasun handiko erritmoak lortuz. Bestalde, indar berezia ematen dio bokatiboak ere; irakurle edo entzuleari zuzentzean, zu edo zuek deituta, irakurlea ere poemen barrura sartu eta partaide senti daiteke hartara.

 

Obrak:

— Hego haizearen konpasean (1975)

— Abenduak 20 ekintza (1979)

 

Bilaketa