literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Agustin Anabitarte Donostian jaio zen 1891n eta bertan hil 1981ean. Aurrezki Kutxako langilea zen ogibidez, argazkigintza eta bidaiak maite zituena opor-garaian, gaur egungo edozein bulegariren moduan. Horrez gain, euskaltzalea izan zen Anabitarte, eta euskararen aldeko XX. mendearen lehen hereneko mugimenduan partaide.

        Bestelako lanak ere egin zituen arren, eleberriek eman diote sona Anabitarteri. Estilo erraz bat du, Donostiako euskaran oinarritua, eta giroen deskribatzaile kostunbrista ageri da lehenengo bi nobeletan: Usauri (1929) eta Donostia (1932). Bere apalean izan zuen garrantzia, fikziozko irakurgaiak hain urri ziren garaian. Gerra ostean beste eleberri bat idatzi zuen, Poli, aurrekoak baino ausartagoa eta libreagoa, Donostiako kaian bizi den haur umezurtz baten abenturak kontatzen dituena eta Barojaren estiloa gogorazten duena nolabait ere. Alabaina, hau atera zenerako (1958) haize berriak zebiltzan euskal literaturan, Txillardegiren lehen nobelekin batez ere.

        Poli-ren hasiera ekarri dugu hona, protagonistaren aurkezpena egiten den zatia. Askotan gure aurreko literatura guztia berdindu eta zaku batean sartzeko joera daukagun arren, hor ere bilakaera bat dagoela ikustea komeni da. Esate baterako, interesgarria da nobela-hasiera hau eta Garoa-rena konparatzea, Poli eta Joanes aurrez aurre jarrita: biak dira eleberri tradizionalak, baina denboraren joanean pertsonaiek errealismoa irabazi dute eta idealismoa galdu, Joanes sendo-zindoaren aldean Poli alderrai, bakarti, bihurria baita. Bestalde, idazkera arin eta inpresionista darabil Anabitartek, Orixeren antzera aditz laguntzailea isilduz, haren indarrik lortzen ez badu ere.

 

Obrak:

— Patrones y capitanes de yate

— Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko

— Antziñako Olimpiar Jolasak

— Usauri

— Donostia (Irakurgaia)

— Poli. Mutil umezurtz baten ibillaldiak

— Aprika-ko basamortuan

 

Bilaketa