literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Joxe Azurmendi (Zegama, 1941) ez da ezagunegia poeta gisa, bere filosofia lanengatik baizik; filosofiako irakasle eta saiogile aparta, pentsamenduaren alorrean berebiziko lanak burutu ditu, eragin zabala izan dutenak.

        Poesian liburu bakarra argitaratu du, Hitz berdeak (1971); baina, paradoxa dirudien arren, arrasto sakonena eta garrantzi handiena, bertan argitaratu ez zen zati batek izan du: «Manifestu atzeratua» zentsurak debekatu egin zuen, eta liburuan agertu ezinik Olerti aldizkarian aurkitu zuen plazaratzeko bidea. Hasieratik bertatik adieraziz bere asmoa, «panfletotik» gora doa zalantzarik gabe. Estiloaren aldetik Arestiren itzala nabari bada ere, egundoko indarra dute bere hitzek, orijinaltasuna, eta —onerako nahiz txarrerako— urteek kendu ez dioten balioa.

 

Obrak:

— Hitz berdeak (1971)

— Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa (1971)

— Kultura proletarioaz (1973)

— Iraultza sobietarra eta literatura (1975)

— Zer dugu Orixeren kontra (1976)

— Zer dugu Orixeren alde (1977)

— Artea eta gizartea (1978)

— Errealismo sozialistaz (1978)

— Mirande eta kristautasuna (1978)

— Arana Goiri-ren pentsamedu politikoa (1979)

— Nazionalismo/Internazionalismo Euskadin (1979)

— PSOE eta Euskal Abertzaletasuna (1894-1934) (1979)

— Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan (1989)

— Gizaberearen bakeak eta gerrak (1991)

— Espainolak eta euskaldunak (1992)

 

Bilaketa