literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Joxe Anton Artze (Usurbil, 1939) poeta abangoardistatzat jo dezakegu, poesia beste arte batzuekin elkarlanean landu izan duena. «Ez dok Amairu» taldeko sortzaile eta kide izan zen, ikus-entzunezko emanaldiak antolatu ditu bere poemak plazaratzeko, eta liburuetan ere ageri du arteak nahastu eta ondorioz poema aberasteko joera hori. Zehazki, poesia bisuala deritzan mugimenduan koka genitzake bere lan esperimentaletako asko; honekin bi efektu lortzen dituela esan liteke: batetik, poemak plastikoki erakargarri bihurtzea; eta, bestetik, irakurlearen inplikazioa eta partehartzea behartzea, hartara irakurketa berri eta desberdinak sortaraziz. Beste zenbaitetan, esperimentu horiek fonikoak izaten dira, aliterazioak, hitz-jokoak eta hotsen arteko konbinazioak bilatuz, diskoetan eta zuzeneko emanaldietan bereziki.

        Hala ere, Artzeren poesia ez da alderdi esperimental honetan agortzen: paradoxa gustatzen zaio, irakurlea harritzea, harrimen horren azpian egia sakonago bat bilatzeko. Bere lanen oinarrizko kezka gizakiaren duintasuna dela esan liteke, humanismo honek hainbat gai besarkatzen baditu ere, hala nola askatasunaren aldeko jarrera edo inguruarekiko harmonia bilatzea: azken gai honek norabide ekologista, puskatzailea izaten zuen Artzeren lehen lanetan, eta izpiritualago, tradizionalistagoa gaur egun.

 

Obrak:

— Eta sasi guztien gainetik (1973)

— Laino guztien azpitik (1973)

— Bide bazterrean hi eta ni kantari (1979)

— Ortzia Lorez. Lurra izarrez (1987)

— Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat (1998)

 

Bilaketa