literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

 

Idazlea

 

Itxaro Borda

 

«Manex gogoan»

Maiatz, 1995

 

        Azken berrogei urte hauetan, Euskal Herria inarrosi duten «saltsa orotako xalhia» izan denaz mintzatzea ez da errez. Manex Erdozaintzi-Etxarten kasua da, eta mintzalari bat baino ainitzez gehiago behar liteke, gizonaren alde guzien bamaki aipatzeko edo ikertzeko. Bertsolariei bezala, eman didaten gaia «Manex Erdozaintzi-Etxart idazle» suertatu da. Halaz, obra zabal eta aberats baten sekretuen zilatzen saiatuko naiz, jakinez segurraski oraino ere alor ugari ilunpean geratuko direla eta zaizkidala.

        Bizi osoa idazten iragan duela erraitea guti da. Idazte ekintzaren munta eta neurria agertzen baldin bada, konturatzen gara Manexek zerabilan hitzaren leizeak hondorik ez duela, eta urteak beharko direla hitz multxoen argitara ekartzeko. 1949ko marmoaren Z9koa da ezagumen diogun lehen olerkietarik bat, «Le jour de l'exilé» tituluarekin, Briveko seminarioan eri zen batez papereratu mena. Hamabost une zituen orduan. Baina pentsa dezakegu, aintzinagotik berdinki, etxera eta amari igortzen zizkion gutunetan olerkitxoak kausitzen ahal zïrela. Dudarik gabe, idaztearen bokazione edo gostu goiztiarra ukan zuen Manex Erdozaintzi-Etxartek.

        Garai haietan, etxetik urrun zegoen. Idaztea euskararekilako bezain herriarekilako lotura sakona zen harendako, hots exilioa arintzeko moldea. Etxera eta egunero beltzatzen men ingurazti pertsonalean idazten men bitartean, euskal kulturarenganako interesa lantzen ari zen Manex Erdozaintzi-Etxart, GERNIKA aldizkaria irakurriz eta han ateratzen ziren koblak eta kantuak kopiatuz. Halatan, sabaiak idatz-nahikundez eta jakintzaz bete ondoren, hasi zen ibarlarra, iparraldeko beste gazte askoren gisa, artikuluak HERRIA astekarira bidaltzen. Ondorioz hamabost-hogei urteko arteka hortan jastatu idaztearen tirriari ez zion sekulan uko eginen.

        Apeztu bezperan eta apeztearekin, idazteari funts berri bat eransten dio: euskaldun jendearen kontzientzi loakartuen iratzar araztea. Gorago azaldu dugun egunkari pertsonala hornitzeaz gain, egunez egun, kolpez kolpe, Euskal Herriak eta herri honetako jendeek pairatzen zituztenak literaturara pasatzearren, olerkiak lerrokatzen zituen: oroit-bideko mila hitz-harri koxkor. Bizkitartean, aldizkari frangotara helarazten zituen textoak eta kolpez kolpekako poesiak. JAKINeko iparraldeko luma bakarra izan zen luzaz; EGAN eta EUZKO GOGOA delakoetan parte hartzen men eta GURE HERRIAn ere bai.

        GURE HERRIAn hain zuzen, Piarres Lafittekin polemika mingar bat eduki men 1956an «Euskal kultura baten behar gorria» gaia, eztabada sutsu bilakaraziz. Orduko euskal mundu kulturala solas gogorrez zirikatzen men: «Eskualdun izaiteko ez da aski egitea bilkura bat heben, bazkari bat har, frantsesez eginikako mintzaldi zonbeit artetan. Ez da aski dantza, pilota eta ohitura zonbeiten begiratzea». Artikulua M. OSTOGIA izengoitiaz sinatu zuen. Hitz horietan, Manex Erdozaintzi-Etxartek iduriz Bazkaltzaleen Biltzarra bilakatzen ari zen Eskualtzaleen Biltzarra zuen gibelaipagai. Piarres Lafitten mihi-zalhuak ihardespen lakonikoa eman zion arrunt: «Otoi ez zitela hainbertzetaraino hasarra bertzen kontra; eta dakizunaz geroz zer den egiteko, lot zaizkio zuhaur lanari!». Lafitten gomendioaren obratzeari uztartuko zitzaion Manex Erdozaintzi-Etxart handik hara, iparraldeko bakartasun kulturalik handienean. Iparraldeko diogu, zeren denbora haietan, hegoaldeko euskaltzale zenbaitekilako harremanak sendotzen baitzituen: Ion Etxaide, Koldo Mitxelena, Jokin Zaitegi, Norbert Tauer, Barandiaran, San Martin, Onaindia edu Villasante izan ziren haren lagunak.

        1960 eta 1970 urteetan zehar, mundu berri baten eraikitzea susmatzen men poetak, mundu berriari dagozkion aldaketa sail guziekin. Bitarte hortan idatzi zituen hain ezagunak egiten zaizkigun «Populu bat zutik» (1967), «Hil zorian ote gara?» (1969) eta Burgosko auzitik landa «Herria izerditan» (1970). 1972tik aurrera Domintxaine-Arraforttoeneko «Anaitasuna» anaidia osatu zuten Xalbat Bellemur, Santos Beloki eta Manex Erdozaintzi-Etxartek. Lan, otoitz, idatz eta adiskidetasun leku hauta izan zen Arraforttoenea. Susmoen egiastatze urte haiek arras emankorrak ziren poetarendako. Hor idatzi zituen «BIZITZA PILPIRAK», «HERRI HONEN ERRAIETAN» eta «NAFARROARI POEMA IREKIA» berritan MAIATZ argitaletxeak bilduma batean plazaratu dituenak. Olerkietan, besteak beste, bilduma antzekoetan, 1983ko «TREIN HONEN DRANGADAN» deritzona geratzen da publikatzeko.

        Irakur ditzazkegun hiru liburuak aztertu baino lehen, ohar pare bat eginen dugu. Badu jadanik hamar urte Manex Erdozaintzi-Etxart itzali dela eta haren obraren hedadura ez da oraino izartzen. Egiaren erraiteko iduri luke halako ahanzte kolektibo bat jasaiten duela Ibarlako poeta xumeak. Aurten agertzen diren lanek behar lukete publikatze eta ikertze sail luzeagoen hastapenak izan. Hori lehenik. Gero hemen argitara emanak ez diren idazkien zerrenda laburra osa dezakegu: hor dago hunkigabea, Manex Erdozaintzi-Etxarten egunkari pertsonala, ingurazti asko, Manexek zituen pentsamenduak, igorri eta eskuratu gutunen textoak, olerkien herexak dakarzkitenak; sikologiaz, talde-dinamikaz, politikaz, kulturaz eta soziologiaz izkiriatu artikuluak ere sakabanatuak daude. Manex Erdozaintzi-Etxartek eguneko zerbait idazten men, eskuan zatxikan lumak pentsatzea errezten eta bideratzen bailuan.

        Ardura Euskal Herritik kanpo egon arren bere karguen arabera, beste idazleekin harreman indartsuak bazituela erran dugu. Harreman horien lekuko dago 1969an, San Martinek agertu men UHIN BERRI olerki bilduma. Hor Manex Erdozaintzi-Etxart kausitzen dugu Aresti, Etxamendi, Intxausti, Lekuona, Mikel Lasa, Artze, Luis Mari Mujika, Jose Azurmendi, Paulo Iztueta, Manex Pagola, Gexan Alfaro, Beñat Sarasola, J.A. Irigarai, X. Lete, D. Landart eta belaunaldi hartako poeta gazteen konpainian. Bestalde, ildo hortarik segituz, 1969an antolatu zen Euskal Idazleen Bilkuran parte hartu men, euskara batua gaiaren inguruan, UHIN BERRIko kideekin eta Txillardegi, Xalbador Garmendia, Torrealdai edo Kanblong bezalakoekin, zerbaiten obratzeko borondateekin. Geroxago ere, 1981ean MAIATZ aldizkaria iparraldean sortu zelarik, Manex Erdozaintzi-Etxartek proiektua oso begi onez onhartu men. Bilkuretara etortzen zen ahal zuenean, eta 1982ko lehen zenbakiko HERRI HONEN ERRAIETAN eskaini zuen.

        MAIATZ kideek Manex Erdozaintzi-Etxart zendu eta ondoko urteetan behin bederen deitu zen Manex Erdozaintzi-Etxart ipuin eta olerki lehiaketa plazaratu zuten oroitzapenez.

        Ibarlako poetaren batean, euskararen griña jendeek jasaiten zutenari tinki lotua zen beti. Ezin bereizi alabaina, mintzoa eta mintzatzalea, biak menperatuak baitabiltza, gure kasuan gutienez. Halaz jendeek ahal bezain hurbila zeukaten euskara batean idazten men, Ibarla xokoko eta Benafarroako euskarari ederki eta harmonikoki euskara batuaren lege berriak txertatuz. Euskara dinamiko eta sinkretikoa gainera, egunerozko hizkerarekin/egoerarekin nahasten men. Iduripena ematen men, leku orotan idatz zezakeela —treinetan, ostatuetan, zeldan, lanean...— eta honenbestez idazteari debekatzen zion bizi-lekuetarik ihes egitea.

        Aipatu dugu Iparraldean Manex Erdozaintzi-Etxartek egari zuen bakardade kulturala. Artetarik horrek kezkatzen zuen poeta: bere liburuek ez zuten oihartzunik ez kritika izpirik ardiesten, irakurlegorik ez balego bezala. Alta irakurlego bat bazeukan, dudarik gabe, baina herriaren pare, ixila zen, Dena dela, Manex Erdozaintzi-Etxarten merezimenduetarik bat liteke idazten tematu zela, egunean egunekoa, egunean eguneko euskaraz. Orain ikusten dugu Manex Erdozaintzi-Etxarten ingurazti pertsonalak agertzen baldin badira, Barnekalde honetako azken berrogei urteotako historia eraik dezakegula, gizonaren eta idazlearen haria harilkatuz.

        Itxuraz deus ez da, baina garrantzia badute idazki apurrek izkribatzeko ohitura hein batean desbalorizaturik den edozein herrialdeetan.

        Manex Erdozaintzi-Etxarten sinadura dakarten hiru liburu aurki ditzazkegu: 1978ko HINKI HANKA olerki bilduma, 1982ko GAUAREN ATZEKALDEAN «nobelatxoa» berak zion moldean; eta 1994ean MAIATZek argitaratu BIZITZA PILPIRAK poesiazko obra. Bi lehenak ELKARen eskutik jin zitzaizkigun. Lan bakoitza banan-bana hartuko dugu, ikusteko piskat zein bide jarraitzen duten.

        1978an HINKI HANKA agertu zen beraz. Bilduma hartan biltzen ziren Manex Erdozaintzi-Etxartek 1956 eta 1976 urteen bitartean idatzi olerkiak. Ramuntxo Partarrieu hazpandar artistak moldatu zion azala, eta Pantxoa Saint Esteben zizelkariaren obren argazkiak kausitzen ziren liburuaren erdikaldean. Manex Erdozaintzi-Etxarten bizia —jendalde batena ere ber denboran— seinalatzen zuten hogeita hamahiru poema zekarzkigun bildumak. Olerki andana bat jadanik publikatua zen, aldizkarietan han-hemenka. HINKI HANKAn herri bat irauten, pairatzen, atseginartzen azaltzen zaigu «xutik» egoera latzarengatik egun hobeagoen haiduru.

        HINKIHANKAn, olerki hunkigarrietaz gain, Manex Erdozaintzi-Etxartek berak egiten dion hitzaurrea oso interesgarria zaigu, idazlearen barne-bideaketa sinesteak zerrendatzen baititu; zinezko fedezko akta edo kredo poetikoa dela uste dugu, fedezko akta guziek duten beratasun eta erreztasun usainarekin. Ordea berritasunik bada: iparraldeko kutsu erlijiozko poesiaren eta hegoaldean garai hartan idazten zen poesia sozial hutsaren artean bide liriko desberdin bat bilatzen saiatzen da Ibarlarra. Manex Erdozaintzi-Etxartek aintzin-solasean erraiten du irakurtzearen plazerrak behar duela leitzalea gidatu eta poesia ez dela gutarik kanpo kokatua den ekintza bat. Herrikotasuna aitortzen zuen, era agian, hortako da oraino ere hain ezezaguna Euskal Herrian zehar Manex Erdozaintzi-Etxarten lan poetiko gaitza.

        1982an ELKARek argitaratu zuen GAUAREN ATZEKALDEAN nobelatxoa ORHI saïlean. 1973an idatzi men «Ilargi umea» lanaren hirugarren moldaketa zen GAUAREN ATZEKALDEAN hau. Anartean, «Izerdi guneetan» titulua ere ukan men eta Bessaingo literatur sariketa batetara igorria izan zen. Urte luzeetako oratzearen ondorioa azkenean, 1981ean ELKARi bidali zion. Nekez erditu umea bailitzan, idazleak berak GAUAREN ATZEKALDEAN «nobelatxoa» deitzen zuela errepikatuko dugu, autorea liburuaren akats, laburtasun era maitagarritasunaz kontziente baitzen. Alabaina monologoak luzeak —luzeegiak?— dira eta ixtorioaren haria arras meharra da. Halarik ere iduritzen zaigu liburua, Manex Erdozaintzi-Etxarten literatur bilakaeran urrats bat gehiago zela.

        HINKI-HANKAren bihotza Euskal Herria baldin bazen, GAUAREN ATZEKALDEAN delakoarena Exilio-Gunea zen, Parise hain zuzen, exilio politiko bezain ekonomiko gunea. Iparraldeko min-sarraski garratzenetarik bat zuen beraz nobelak gaitzat. Oso bekan izan zen aipaturik exilioa horrelako manera oinazetsuan, desesperatuan eta errealistean. Ironia astunik eta zapart irriegingarririk ez da Manex Erdozaintzi-Etxarten nobelan: urrun gira Tupintegiko Roxaliren eskemetarik. Liburuan, exilioa jasaiten dutenenganako amodioa eta elkartasuna senditzen da hitz bederetan. Nobelan zehar agertzen da, biziki zaila dela herritik partitzea, hargatik iraun behar dela herioak harrapatu edo «etxera» itzuli aman.

        Nobelaren haria xinplea da, xinpleegia zenbaitetan: Txomin era narratzalea biak abiatzen dira Migel hil berri mien adiskidearen pusken bila, eta puskiletan Migelen ingurazti edo kaierra atzemaiten dute. Kaierrean idatziaren ildotik, Migelen Pariseko harat-honaratak arra-osatzen dituzte, Migelen langile eta sindikalista lana, haren aktibitate politikoak, amodioak, hots jende exiliatuen arteko harremanen ixtoria da GAUAREN ATZEKALDEAN, gauaren presentziak egoeraren bortitza doidoia eztitzen duelarik.

        HINKI HANKA eta GAUAREN ATZEKALDEAN Manex Erdozaintzi-Etxart oraino bizi zelarik argitaratu ziren. BIZITZA PILPIRAK aldiz MAIATZek publikatu zuen 1994ean ibarlarraren itzaltzearen hamargarren urteburuaren karietara. Bilduma horrek biltzen ditu hiru olerki-floka: 1974eko HERRI HONEN ERRAIETAN jadanik MAIATZ aldizkarian agertua, 1977ko NAFARROARI POEMA IREK1A eta 1989ko BIZITZA PILPIRAK argitaragabeak.

        Bildumako hiru idazkisailak olerki berdinaren une desberdinak direla erran dezakegu, hiruak mila pusketan hausten ari den herriaren berbiltzeko saioak: HERRI HONEN ERRAIETAN delakoan, egoeraren azterketa kasik klinikoa egiten du poetak; NAFARROARI POEMA IREKIAn poetak herri bakartiarendako elkartasun gune bat harrapatzen dio eta BIZITZA PILPIRAK deritzonean herri izendatuari adiskidetasun eta jende harremanen berotasuna eransten dizkio, poeta hats eta hotsemailea bailitzan. Hiru olerkietan, iraganarekilako loturak, geroaren esperantza eta honek zilegitzen duen egoera larriaren onhartzeko bezain aldatzeko eskubide pertsonal-kolektiboak agerian daude beti.

        Hiru olerkietan euskara xumeki ixurtzen da, sekulan moralarik edo jujamendurik bota gabe. Baina lirikotasun goxoa gure ustez itxurazkoa da, herri-eskaera askoren oinarri gogorra gordetzeko bezala. «Lasaitasun bortitzaren» poemak dira, poema irekiak.

        BIZITZA PILPIRAK agertzeak beharko luke gure arteko poeta zintzo, kementsu, minbera eta indartsu baten ezagutzeko bidea zabaldu. Bizi zelarik haren lanek oihartzun guti eduki dute, eta ordu dugu altxor horren aztertzen hasteko. HINKI HANKAren berrargitaratzeko oztopoak badira, haietan gainditezina dirudien poesiaren salgarritasunaren errentabilitatearen muga.

        Bukatzeko azpimarratzen ahal dugu —eta horrek ahanztea debekatzen digu...— Manex Erdozaintzi-Etxarten eskukotasun edo disponibilitate literario-kulturala. Prest izan zen beti, hasi berriak ziren hemengo idazle gazte zenbaiten akulatzeko, sustatzeko eta kontseilatzeko, eta izkribatzen ari baldin bagara gaurkoan —ongi edo gaizki baina ez da hori auzia...— hari esker izango da, parte batez. Aitorpena zor diogula pentsu dugu.

 

Bilaketa