literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

 

Hitzaurrea

 

Juan Kruz Igerabide

 

«Udazkeneko karabana erratua»

Karlos Linazasoro

Elkar, 1991

 

        Bihotzetik sabelera doan maldan, perlak piririka erortzen dira, gaiztoki sakabanatuz, ilunpearen leize txukunera, non «arbolek amodiozko koilareak brodatzen bait dituzte besoak urdinerantz irekiz gaur arratsaldean»; leize txukunaren salan eserita, perlen distirari ene itsu daude esku arinak.

        Ez dakit zertan ari izan diren Barandiaran eta horiek leize ilunetan zerbait aurkitu bailuten itxurak eginez bezala; «Apenas ulertzen dugun zergatik galtzen zuten ifarra peregrinoek bidea poema zatiz seinalatua egonik hain dotore». Ondo begiratuta, beltzez jantzirik zihoazen denak, eta leizearen beltzarekin batzen ziren, eta perlak ito, eta ezin ikusi, ezin ikusi... ezin ikusia. Eta bitartean, zuhaitzak lanean ilunpetan, guri, erromes galduoi, begiratu ene egin gabe: perlak ote dira ilunpean, ala ziztada sendagabeak? Zein lepotarako ote dira koilare horiek? Ez al dira, bada, urkamendiaren barne bobedako gortinak ixteko lizta lakarra?

        «Egun batez ijitoak etorri ziren gure bailara ezkutura beren karromato zarpail eta zakur tropelez (...) eta esan ziguten beste mundu batzuk ere bazeudela hemendik urrun». Oraindik ezin dugu ulertu nola aurkitu zuten ijitoek gure leize ezkutua. Eta min egin zigun geure-geurea den bihotzetik geureago den sabelera jaisteko txirrista egin zutenean eta han behera beren umeak, kearen semeak, aide bidaltzen zituztela ikustean; eta gure perlak aise ikusten zituzten haiek, eta kaniketan jolasten hasten ziren haiekin; eta horrek min haundiagoa egiten zigun oraindik.

        Orain bakean bizi gara halere, ia inor gutxik sinesten bait du leizeetako mamuengan. Gainera adarra ederki jo diegu perlak ohostera sartu zitzaizkigun ijitoei. ez ziren perlak, euritanta irisatuak baizik ukitu orduko desegiten zirenak. Badira oraindik sinestezinean dabiltzanak, baina alferrik ari dira: «Herioak bakarrik iraungo zuen, ziraun».

 

Bilaketa