literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

 

Laugarren argitaltzearen itzaurrea

 

Manuel Lekuona

 

«Amabost egun Urgainen»

J. A. Loidi Bizkarrondo

Andoain, 1968

 

        Asko dira, Euskeraren biziari dagozkion problemak; eta auetan bat irakurtzea.

        Antziña —iñor gutxik irakurtzen zuan garaian— izkuntzak bizi zitezken itz-egin utsez; bañan gaur dan egunean —izkuntza guztietan ainbeste ta ainbeste irakurtzen dan garai ontan— irakurtzea bearrezkoa da; irakurtzen ez dan izkuntzak bizi makala du. Irakurleak bear ditu, beraz, Euskerak ere sendo bizi izateko. Irakurleak eta Irakurgaiak.

        Urte auetan ari zaigu gure Euskera alderdi ortatik poliki ornitzen ta jaztea. Ba'degu olerki «modernorik»; ba'degu olerki «sozialik»; ba'degu, baita, «nobela poliziakarik» ere. Ezin kexa giñezke alderdi ortatik.

        Dana ez dagola egiña oraindik, ori ere bai; bañan asierarako bat ba'degu beintzat-eta; Loidi euskaltzaiñaren «Amabost egun Urgain'en». Loidi jaunak irakurgai onekin autsi zuan bidea, orain urte batzuk. Eskerrak zor dizkiogu.

        «Amabost egun Urgain'en» oni irakurleak egin dioten arrera, ona izan da; iru argitaltze agortu-ta, gaurkoarekin lau ditu; eta lauetan bat katalaneraz...

        Jarraitzalleak, idazle-jarraitzalleak bear zituan ugari gure Loidi jaunak, arlo ontan, eta oraindik ere bear ditu. Ia poliki-poliki noizpait, norbait, berotzen dan lan ortarako.

        Eta bitartean, ondo etorria izan dedilla laugarren argitaltze au.

 

Bilaketa