literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

 

Lenengo argitaltzearen aitzin solasa

 

A. Irigarai

 

«Amabost egun Urgainen»

J. A. Loidi Bizkarrondo

1955

 

        Libururik ez da orain kasik argitaratzen, bere aurre-itza edo aitzin solasa gabe. Novela unen egilleak ere, eskatu dit bat, eta adiskidegoa lekuko sartzen baldin ba da tartean (eta bere aita maitearen adiskidegoaz gaiñera), nola ukatu doaia eta gaitasuna horretarako eskas izanik ere batek?

        Erakuspen eta irakaspen ederra ematen digu J. A. Loidi jaunak «Amabost egun Urgain'en» bere liburuño polita argitaratuz. Ezta itzulikatua, bere burutik ateraia baizik, eta Euskaltzaindiak eraginikako konkursoan aipamen berezi bat irabazi duena.

        Gai (euskal-liburuetan beiñere jo ez dan polizia-gaia) bizia eta intresduna derabilla, euskera arront eta erritar batean izkiribatua. Ezta iztegi bearrik novela au irakurtzeko, eta euskal liburu batez au esatea ezta gauza ttipia zinez. Novela gutti ditugu euskaldunek oraikotz; aipagarrienak, Elizanburu'ren «Piarres Adame»; Agirre'ren «Kresala» eta «Garoa»; «Peru Abarka» Mogelena; Irazustaren «Joanixio» eta «Bizia garratza da», eta bakar batzu geiago.

        Novela egilleak biar ditugu, misteriozko kontu egilleak; eta berdin itzulikatuak ere; baiño unetan, sail unetan, ondo autatu bear dira aita-liburuak, ez itsuka; gusto ona eta iritze zeatza bear da autamen hori egiteko. Euskarak eztu derrigorrez joan bear Literatura'ren goyen maillako obra sakon oietara; Iliada, Hamlet, Quijote, eta abar, itzulpenak egiteko. Ospe eta balio andikoak dira, egiazki, baiñan irakurle arrontak eztu egoarririk aski, ezta ausartuko esaten, baiñan eztu gogoko.

        Goazen, berriz, idazlari ospetsu eta bide batez arrontago direnengana; Poe, Chejov, Alarcón, Verne, Simenon, Dickens, Balzac, Maupassant eta olakoetara. Novela bat egiteko ildoak asmatzen ibilli gabe, autore oriek erakusten digute nola gaiak eraikitzeko derabiltzaten bideak eta nola mugiarazten jendeak. Gure artean uste da asmakizunak idazteko gaitasuna erdiesten dela autoreak irakurri gabe, eta bizkitartean ezta ola gertatu autore oietan beretan. Gure esan zarrak ere ba dio: USTEA EZTA JAKITEA.

        Eta au dena ez diguu «Amabost egun Urgain'en» delakoaren egillearentzat; ezen au irakurle jarraikia dela badakigu; gazteago diren idazlariendako ari gara.

        Eskuetan duzun liburu unen orrialdetan barrena abiatzen bezain laister sumatuko duzu irakurlea, gorapilloa nola desegiten den ikusteko gutizia, eta lenbiziko liburua egiten duen norbaitendako ezta gauza apurra. Zorionak, Loidi jauna, eta segi aurrera.

 

Bilaketa