literaturaren zubitegia

974 idazle / 4.657 idazlan
7.227 esteka / 5.583 kritika / 1.828 aipamen / 5.228 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Sabino Arana Goiri

 

Arana-Goiri'ren olerkientzako itz-aurre laburra

 

Eleizalde'tar Koldobika

 

«Olerkijak»

Sabino Arana Goiri

Editorial Vasca, 1919

 

        Itz barri gutxi esan negiskezu, irakurle on ori, Arana Goiri'ttar Sabin'en Olerkietzaz. Euzkel-irakurzale oroen edo beintzat geyenen artean arras ezagunak dira, banaka an-emen sarri argittaldu izan diralako. Baña gaur, idazti baten bildduta eskeintzen yatzuz, ta txukundo argittalduta gero, Sabin aundiaren olerkiok. Beste zor askoren artean, gure Sabin maiteari auxe be geneutson, eta ordain-aldia oraintxe eldu yako: ¡zelako atsegin ta maitasunez opaltzen dautsogun oraingo idazti au! Goitik bersku berak.

        Abertzalea ba-zara, irakurle ori, idazti au txalo ta poz-oyuka darkezu, noski. Abegirik gurenena dagiskeozu. Agi-agian, begietatik negarra zintzillik eta biotza samurtasunez beteta dozuzala, españetara urbilddu ta mun-egingo dautsozu, Irakasle aundiaren gogo zintsoaren emoitzik ederrenari bezela. ¡Bai, noski! Sabin'en gomuta oro biztu, ta bere ekitte ta egikun gustiak bizi-biziro birrageriko yatzuz. Itxarkundia ta Mendiko Negarra, ta beste aunelako zenbait olerki irakurriaz, gure Batzar ta Batzokietako amaikatxo yayaldi ederren oroipen atsegiñak, oroipen ezin gozoagoak gogora galgalka datorskezuz! Idazti au, beraz, sarri dirakurkezu; ta zartzaroko urte illunetan, gastealdietarantz begirakunen bat yaurti gura izango dozunean, ez dautzu ezerk oroipen gozoagorik ekarriko idazti aunek baño, ta urrian, oalboko mayan izango dozu beti idazti berauxe, bere olerkietaz ordu mingotsak gozatzeko...

        Alabere, abertzalea izan ez-arren, olertizalea ba-zara, daskeintzugun idazti au abetalduko dozu; olerkiok berez ederrak, goittiarrak eta ziñez irakurgarriak diralako. Euzkelertian, oraindaño, aunelako gutxitxo sortu da. Arrese ta Beitia'k olerki geyago egin ebazan, ez baña obeak; gozoagoak, samurragoak agian; ez baña kementsuagoak, ezta gizonezkoagoak. Lenago il irakurzu, arren:

 

                ¿Ze ikusten dabe neure begijok?...

                Au danau dakust galduta:

                Berezi, baso, muru ta mendi,

                Uri, baserri ta dana!..

 

        Askuntz au kemenez ta suz beterikoa dala autortuko dozu; baña kemena ta sua azkeneraño geitzen ta geyagotzen doazala be laster dakuskezu.

        Mendiko Negarra, be, noski, izenak diñonez, «negarra» da; ez baña eme makalena, gizonezko gizonarena baño. Ez «eziñak» dakarran alperriko negarra, egin-nayaren kemenak sortzen daune baño. Ta ainbat uartu zenegi beti Arana-Goiri'ren olerkietan. Goitiar dabil beti, arranoa egaz bezela, olerkari bikain aunen oldozkuna. Lurreko zirtzilkerietan ez dozu iñoiz idoroko. Bere askua orrelakoxea izan zan, eta asku ori egikunetan igarri bear, nai ala ez. Ogasunak ez ebazan berak iñoiz be aintzat-etsi, ezta bizkera erraz ta erosoa, ezta gizonik geyenak onesten eta onenesten dabezan gauzok.

        ¡Olertiok irakurri zenegiz, euzkeldun on orrek! Irakur-gai yoririk euzkeraz ez da oraindaño. Gure ele au aoz-ao eldu yaku, eguneraño. Idazti gutxidun elea da gure au; agian, idaztirik gutxienduna. Asabetzaz txarto esaka atsegiña ez dan-arren, asabok erri-eleari zor yakon ardurea ez dabela artu, ezta gutxiago bez, autor bearko dogu. ¿Nork euren utsak bete? Geuk, ez beste iñork. Eta gure artean, lenengo lerroetan, Arana- Goiri'ttar Sabin aundiak, yayotzez erdeldun eta maitasunez euzkeldun zanak, eta euzkeldunen artean olerkari bikain-bikaiña (abertzale beroa zalako) izan zanak. Darraizan ingoskietan, Euzkel-Olertian berak erakutsi euskun bidea dakuskezu, irakurle on orrek.

 

Gazteiz, 1918, Azilla, 25'an

 

Bilaketa