literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Lertxundi Esnal, Anjel

 

Gipuzkoar idazlea (Orio, 1948). Irakasle eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntza (Zarauzko ikastola eta Eliz Barrutiko Irakasle Eskola) eta kazetaritza (Egin, Ere) lanetan aritu zen hainbat urtez. 1970ean argitaratu zuen lehen liburua: Hunik arrats artean, ipuin bilduma. Absurduaren literaturarekin eta Hego Ameriketako errealismo fantastikoarekin harreman estua du. Harrezkero, eleberriez eta ipuin bildumez gainera, artikuluak, saiakerak eta haur eta gazte literatura landu ditu. 1973an haurtzaroko bizikizunez osatutako eleberria argitaratu zuen, Goiko kale izenburupean. Gerokoak dira Aise eman zenidan eskua (1979) kontakizun laburren bilduma, eta Hamaseigarrenean, aidanez (1983). Azken eleberri horrekin, Lertxundik baserri eta itsaso giroko kontakizun sail bat hasi zuen, ordu arte ez-ohizkoa izan zen ikuspuntu errealago batetik. Garai hartan, gainera, Lertxundik berak eraman zuen zinemara bere eleberria, eta beste filme bat ere egin zuen: Kareletik (1986). Azken urteetan bi eleberri eman ditu argitara, aurrekoetatik oso ezberdinak, Carla (1989) eta Kapitain Frakasa (1991), Euskal Herritik kanpora girotuak, eta bere idazlan handinahienak. Haur eta gazte literaturari dagokionez, obra nagusiak dira: Haur literaturaz (1982) saiakera; Tristeak kontsolatzeko makina (1981), Gizon kabalen piurak (1982), Madame Kontxexi saila (1988-89) Lurrak berdinduko nau (1990). Euskal Idazleen Elkarteko lehen lehendakaria izan zen, 1983an.

 

Bilaketa