literaturaren zubitegia

1.109 idazle / 5.276 idazlan
7.850 esteka / 6.506 kritika / 1.828 aipamen / 5.581 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Iztueta Armendariz, Paulo

 

(«Errandonea», «Yon Ayerza», «Iztueta'tar Paulo»). Gipuzkoar idazlea (Berastegi, 1941). Apaiz sakramentinoa izana. Madrilen eta Erroman egin zituen filosofiako eta soziologiako ikasketak. Olerti, Jakin, Zeruko Argia eta Herria agerkarietan eman ditu argitara bere artikulu gehienak. Obra nagusiak: Kalerako otoitzak (Quoist-en Prières liburuaren itzulpena), Ibiltari (olerkiak, 1980) eta Herbestean (Irungo Hiria saria, 1980). Jokin Apalategirekin batera idatzi zituen Marxismoa eta nazional arazoa Euskal Herrian (1974) eta Sei idazle plazara (I eta II) obrak. Berriki kaleratu ditu Orixe euskal idazlearen obra osoa, aurre lan jakingarri batekin.

 

Bilaketa