literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Arbelbide, Jean Pierre

 

Euskal idazlea (Zaro, 1841 - Baiona, 1905). Hogeitasei urterekin egin zen apaiz. Hazparneko Misionest-en Kongregazioko nagusia izan zen, eta Lekuineko monastegiaren eraikitzean esku hartu zuen. Kongregazioa Baionako apezpiku barrutitik aske ikusi nahi ez, Erroma eta Hego Ameriketan ibili zen, baina ez zuen bere helburua lortu. Azken urteetan Baionako kalonje izan zen. Erlijiozko gaiak erabili zituen bere idazlanetan: Bokazionea edo Jainkoaren Deia, Lille, 1887; Erlisionea. Eskual Herriari dohazkon egiarik beharrenak. Heren Ordreko chehetasunekin eta Meza-Bezperen othoitzekin, Lille, 1890; Heren Ordrea, 1890; Igandea edo Jaunaren Eguna, Lille, 1895. n Laffitek era honetan aipatzen ditu Arbelbideren ezaugarriak: formaren dotorezia, hiztegiaren aberastasuna, Euskal Herriko iturri klasikoetara jotzeko ardura (autore zaharrak, kantak, esaera zaharrak, atsotitzak), kalitate handia duelarik haren obrak. Erlijioaren azalpen argi eta xeheari, hizkuntzaren garapenari buruzko kezka gaineratu zion Arbelbidek.

 

Bilaketa