literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Larreguy, Bernard

 

XVIII. mendeko lapurtar idazlea. Uztaritzeko eta Basusarriko erretore izan zen. 1775ean, Testament Çaharreko eta Berrico Historioa argitaratu zuen, M. Royaumont-en obraren itzulpena. Itun Zahar eta Berriko kontakizunak dira bi liburukitan banatuak, eta azken liburukian zenbait santuren bizitza ere agertzen da. Bestalde, Parisko Liburutegi Nazionalean bada eskuizkribu bat Larreguyrena, D´Estaing Jaun Contearen Laudorioac izenburukoa. P. Lafitteren ustez, Larreguyrena izan daiteke Cantico izpiritualac (1763) izeneko beste liburuxka bat ere.

 

Bilaketa