literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Kintana Urtiaga, Xabier

 

Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Bilbo, 1946). Nafarroako unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. Euskaltzain urgazlea da. Bere kultura iharduera oso zabala da: saiakera idazlea, kazetaria, kritikoa, itzultzailea, hiztegigilea eta irakaslea. Jakin, Zeruko Argia, Anaitasuna, Euskera, Egan, Herria, Pensamiento Navarro eta Euskaldunen Egunkaria aldizkarietan eman ditu argitara artikulu asko. Deustuako Unibertsitateak antolaturiko ipuin lehiaketa irabazi zuen Eta jentilen izpiritua datorke ipuinarekin 1968an. Beste izakia euskarazko lehen zientzia fikziozko eleberria eman zuen argitara handik urtebetera. 1970ean Gabriel Arestirekin batera Batasunaren kutxa plazaratu zuen. 1972. urtean Behin batean kontakizun bilduma plazaratu zuen; kritika gogorra egiten zion bertan euskal abertzaletasun tradizionalari. 1977an, Tovar eta beste lankide batzuekin batera Euskal hiztegi modernoa eman zuen argitara, urteekin Hiztegia 2000 bihurtuko zena. Arrakasta handia lortu zuen lan horrekin. Kintanarenak dira, halaber, Nazioarteko ipuinak (1980) eta Ta Marbuta (Jerusalemen gertatua) (1984) polizia eleberria. Kafkaren Die Verwandlung (Itxura-aldaketa) eta Marxen Alderdi Komunistaren Manifestua eta Lan alokatua eta kapitala eta A. Camusen Le Mythe de Sisyphe (Sisyforen mitoa) itzuli ditu euskarara.

 

Bilaketa