Kapanaga Elorza, Bittor
(«Edonor», «Zaltzai», «Kabi»). Bizkaitar idazlea (Otxandio, 1925). Industria maisu ikasketak egin zituen Eibarren. Euzko-Gogoa izeneko aldizkarian hasi zen idazten 1953tik aurrera. Handik aurrera, artikulu asko idatzi izan ditu agerkari askotan: Zeruko Argia, Jakin, Txistulari, Karmel eta Anaitasuna, besteak beste. 1978an saiaera liburu bat argitaratu zuen: Euskera erro eta gara izenekoa.