Ezenarro Mendia, Juan
(«Txori-Txiki» deitua) Gipuzkoar olerkaria. (Antzuola, 1890 - Irun, 1945). Irunen jarri zen bizitzen 1915. urtean. Euskal Esnalea, El Bidasoa eta Euskalduna agerkarietan plazaratu zituen bere olerki gehienak 1916-1924 urte bitartean. Gerra Zibilaren garaian Hendaiara erbesteratu zen baina 1944. urtean berriro ere Irunen zen. Poesia nagusiak: Pachi arro (1918) eta Agur Bidasoa (1924). Euskal Herriari eta maitasunari opaturiko poema batzuk ondu zituen: Amari (1917), Amaren maitasuna (1917), Euskaldunak, Entzun euskalduna eta Arrantzalia.