literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Etxeberri, Joannes d´

 

Lapurtar idazlea (Ziburu, XVII. m.). Jesusen Lagundian egin zituen teologia eta apaiz ikasketak. Erlijioa gai zuten hiru obra eman zituen argitara, poema bildumak hirurak: Manual Devotionezkoa (1627), Noelac eta berce canta espiritual berriac Jesucristoren biciaren misterio principalen gainean eta sainduen ohoretan beste buruetacotz (1631) eta Eliçara erabiltceco liburua (1636). Lehenengo obra bitan zatiturik ageri da: lehen atalean kristauak jakin beharrekoak azaltzen ditu eta bigarrenean kristauak kantatu behar dituen otoitzak. Bigarren obra, aldiz, lau ataletan banaturik dago: Kristoren jaiotzari opaturiko kantuak, Kristoren bizitzako misterioei buruzkoak, Jaungoikoaren eta Santuen ohoretan eginikoak eta santu berezi batzuei opatukoak azkenik. Azken obra Bertrand de Etxauz Tourseko apezpikuari eskainia da, Axularren Gero liburua bezala. Idazle eta humanista handitzat hartu zuten Joannes d´Etxeberriren garaikideek (Axular, Gillentena, Hirigoiti, eta abarrek). Idazle oparoa izan zen, baina poeta gisa ez da ona.

 

Bilaketa