literaturaren zubitegia

1.115 idazle / 5.322 idazlan
7.854 esteka / 6.606 kritika / 1.828 aipamen / 5.586 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Mokoroa Soto, Baleriano

 

Gipuzkoar idazlea, Justo Mariren aita (Tolosa, 1871 - Tolosa, 1941). Euskalzale, Ibaizabal eta Euskal-Herria aldizkarietan eman zituen argitara antzerki lan eta olerki aipagarrienak. 1895ean Ramos Azkarateren Ijituen kontratuba eta ezkontza antzezlanean parte hartu zuen. 1897ko Oiartzungo Euskal Jaietan Damuba garaiz, bere antzerkilan ezagunena, saritua izan zen, eta urte hartan bertan argitaratua. Mokoroarena da, halaber, Aitortu egin behar! edo Guraso baten estuasunak! (1902-1903), ekitaldi bakarreko komedia.

 

Bilaketa