literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Iturriaga Ugalde, Agustin Pascual

 

Gipuzkoar pedagogo eta idazlea (Hernani, 1778 - Hernani, 1851). Andoaingo apaizgaitegian eta Oñatiko unibertsitatean egin zituen apaiz ikasketak. 1817. urtean Hernanin eskola bat zabaltzeko baimena lortu ondoren elkarte bat eratu zuen Cayetano anaiarekin eta garai hartan Gipuzkoako musikalaririk onenetakoa zen Manuel Larrarterekin batera. Gramatika (latina, gaztelania, frantsesa) eta kristau dotrina irakasten zituen Iturriagak. Pedagogiari dagokionez, zigor fisikoak kendu zituen eskolan. 1839an, gerra karlista amaitutakoan, Lapurdiko Milafrangan jarri zen bizitzen eta bertan idatzi zituen bere Alegiak euskaraz. Berriro Hernanira itzulita, Arte de aprender a hablar la lengua castellana para el uso de las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa obra eman zuen argitara 1841ean. Handik urtebetera plazaratu zituen Diálogos bascocastellanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa (Bonaparte printzeak beste euskalkietako itzulpenekin argitaratu zuena, eta 1963an Jolasak izenburupean berriro argitaratua) eta Fábulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano, con un diccionario basco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectos (1884. urtean Ipuiac eta beste moldaera batzuec izenburupean berrriro argitaratua) obrak. Iturriagarenak dira San Inazioren martxa izeneko ereserkiaren hitzak.

 

Bilaketa