literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Madariaga Garate, Bartolome

 

(Erlijio izenez, Fray Bartolome de Santa Teresa). Bizkaitar idazlea (Markina-Xemein, 1768 - Lazkao, 1835). Karmeldarra. Lazkaon, Iruñean eta Tuteran egin zituen eliz ikasketak. Gazte gaztetik ordenako predikaria izan zen, eta Hegoaldeko Euskal Herri guztian barrena ibili zen lan horretan. Frantziaren kontrako gerran, Markinako fraideak kanporatuak izan ziren, eta Fray Bartolomeri bereziki esetsi zioten; preso hartua eta Bilbora eramana (1809) izan zen. 1813an berak antolatu zuen, berriz, Markinako komentua, eta hasieran bera izan zen han bizi izan zen bakarra. 1817-1820 urte bitartean komentu hartako nagusi izan zen. Burgosen eta Santanderren ere egon zen. Azkenik, fraide gazteen heziketaren arduradun izan zen, Lazkaoko komentuan, hil zen arte. Bi lan nagusi utzi zituen bizkaieraz idatzita: Euscal Errijetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco-gatz-ozpinduba (1816), dantzen lizuntasunari buruzko saio morala; Icasiquizunak (1816-1819, hiru liburuki), hamar aginduei eta zazpi sakramentuei buruzkoa. Gaztelaniaz ere bi liburuxka idatzi zituen: Plauto Bascongado o el bascuence de Plauto en su comedia Poenulo (1828). Plautoren pasarte batzuen interpretazioa euskararen bidez eskaintzen du, lehenbizi, eta, ondoren, Leclusen Manuel de la Langue Basque izeneko liburuaren kontrako iritzi batzuk ageri dira. Bien arteko eztabaidak aurrera segitu zuen, eta Léclusek Plauto Polígloto izeneko liburuxkaz erantzun baitzion, Fray Bartolomek bigarrena argitaratu zuen: Anti-Plauto polígloto o defensa del Plauto Bascongado y de la impugnación del Manual de la Lengua basca, de Mr. Lécluse (1829). Iztuetak ere eztabaidan parte hartu zuen Fray Bartolomeren kontra.

 

Bilaketa