Astarloa Agirre, Pedro
Euskal idazlea (Durango, 1751 - Bilbo, 1821), Pablo Pedroren anaia zaharrena, apaiz frantziskotarra eta teologia irakasle izana. Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, ceinzubetan azalduten dan Erromaco catecismua obra eman zuen argitara, bi liburukitan (Bilbo, 1816-1818). Markina aldeko bizkaieraz idatzitako lan honen mamia kristau ikasbidea da, xehe-xehe azaldua eta argitua.